Eskola Kirola

Eskola Kirolarekin, besteak beste, heziketa, garapen psikosoziala, inguruarekiko errespetua, talde-lana eta euskara sustatu nahi ditugu, eskola-orduz kanpoko kirol jardueren bitartez.

ESKAINTZA

Kirol anitzeko programa

LH3 eta LH 6. maila arteko ikasleentzat Oarsoaldeko gainontzeko ikastetxe eta udalekin batera antolatzen den ekimena. Ikusi Oarsoaldeko kirol anitzeko programaren laburpen bideoa.


Mendizaletasuna sustatzeko jarduerak

LH3tik DBH4ra arteko ikasleek eta haien familiek mendiaz gozatzeko duten aukera, Urdaburu Mendizale Elkartearen eta Ikastolaren arteko elkarlanari esker.


Hastapen-jarduerak

Eskola-orduen barruan, ikasleei horren ohikoak ez diren kirol modalitate edo jarduerak ezagutzeko aukera ematen zaie.


HELBURUAK

  • Kirolaren eta jarduera fisikoaren balioak sustatzea.
  • Elkarbizitza sustatzea. Ikastolako kirol-taldeek Ikastola ordezkatzen duten neurrian, txiki-txikitatik autoestimazioa eta norberak bere buruaganako konfiantza lantzea. Horrekin batera, egoera desberdinetan izan behar dituzten jarrerak eta balioak lantzea (emakume eta gizonezkoen arteko parekidetasuna, tolerantzia, integrazioa, aniztasuna, elkartasuna, kiroltasuna, epaile zein beste taldeetako jokalariekiko errespetua, joko garbiaren balioa, erantzukizuna eta konpromisoa, joko-arauekiko begirunea…).
  • Euskararen erabilera sustatzea eta bermatzea.
  • Adin ezberdinetara egokitutako kirol-jarduerak ikastea, jolasa ardatz hartuta.
  • Etorkizunean ohitura osasuntsuak izaten lagunduko dien kirol-aniztasuna bermatzea. Haurrari jarduera eta modalitate ugari ezagutu eta bizitzeko aukera ematea, etorkizuneko bere aukeraketa errazten laguntzeko asmoz.
  • Higiene-ohiturak sustatzea (dutxatzeko ohitura, aldatzeko arropa ekarri eta janztea...).

Informazio gehiagorako: Unai Esnal (Eskola Kiroleko arduraduna)

eskolakirola@oreretaikastola.eus / Tel.: 943 52 03 97 (luzapena: 243) / Mug.: 696 289 141