COVID-19

Ohar garrantzitsua: pandemiaren bilakaeragatik, egoera aldakorra izan daiteke.

Informazio gehiagorako, zalantzak argitzeko edota laguntza eskatzeko:

943 52 03 97

OINARRIZKO OSASUN- ETA SEGURTASUN-NEURRIAK

ETXEAN

Tenperatu hartu behar da egunero, Ikastolara etorri aurretik.

Sintomarik izanez gero, diagnostikoagatik isolatuta egonez gero edota berrogeialdian egonez gero, ezin da Ikastolara etorri.

Eskuak garbitu behar dira Ikastolara etorri aurretik.

Musukoa erabili behar duten ikasleek Ikastolara ordezko musuko bat ere ekartzea beharrezkoa da.

Haurrak ekartzera edota jasotzera heldu bakarrak etorri behar du (ahal den neurrian, beti pertsona berak).

Ikastola inguruan, taldekatzeak saihestu eta distantzia soziala errespetatu behar dira.

Ezin da jostailurik, panpinik, jolasik... ekarri Ikastolara.

Hamaiketakoa ekar daiteke. Urtebetetzea ospatzeko, ekartzekotan, etxean manipulatu gabeko eta poltsa batean prezintatuta dauden jakiak ekarri behar dira.

Info +: "eskola-presentzialak" atala

LH eta DBHko ikasleek beren ur botila ekarri behar dute Ikastolara. HHn, irakasleak arduratzen dira haurrei ura emateaz, hala dagokien osasun- eta garbitasun-neurriak bermatuz.

Ikastolan, ezin dira kanpoko eta komuneko iturriak ura edateko erabili.

IKASTOLAN

Ikastolara sartu aurretik tenperatura hartzen zaie ikasleei (eskumuturrean, ez kopetan).

Eskuak ahal den guztietan garbitu behar dira pasilloetan jarritako gel-banagailuetan.

HHn, ikasleen eskuen higienea areagotu da (ura eta jaboiarekin).

Langile guztiek, eta LHko eta DBHko ikasleek musukoa erabili behar dute.

Bizikidetza-taldeak egin dira ikas-etapa guztietan.

Info +: "eskola-presentzialak" atala

Bizikidetza-taldetik kanpo, distantzia soziala mantendu behar da ahal den guztietan.

Ikasgelak aire librera ateratzen dira ahal den guztietan.

Info +: "eskola-presentzialak" atala

Ahal bezainbat aireztatzen dira ikasgelak eta bestelako guneak.

Higieneari eta portaerari buruzko prebentzio-neurriak gogoratzeko saioak egiten dira, ikasleen adinera egokituta.

Ahal izan den kasuetan, sarrera-irteera eta gune komun (komunak, jolas-guneak...) anitzak jarri eta seinaleztatu dira.

Info +: "sarrera-irteerak" atalean

Zerbitzu osagarriak eskaintzen dira (HHko arratsaldeko zaintza izan ezik).

Bizikidetza-taldeak errespetatzen dira jangelan eta HHko zaintzan. Autobusean eta LHko zaintzan musukoa erabili behar da.

Info +: "zerbitzu osagarriak" atala

Gaur gaurkoz, Eskola Kirola eta Psikomotrizitatea eta jolasak ekintza bakarrik eskaintzen dira. Eskolaz kanpoko beste ekintzarik ez da izango, momentuz.

Info+: "Eskola Kirola eta gainontzeko eskolaz kanpokoak" atala

Gogoratze-oharrak jarri dira Ikastolako gune komunetan.

Garbiketa-zerbitzua indartu da. Ikasle helduenekin, norberak bere altzari eta materiala garbitzea bultzatzen da.

Sintomatologia eta diagnostiko positiboen protokoloa ezarrita dago.

Ikonoen iturria: Freepik eta Creative Commons lizentziak

ESKOLA-PRESENTZIALAK

Eskola-egutegia

HH (Haur Eskolakoak eta HH2koak izan ezik), LH eta DBH 1. eta 2. mailako ikasleek irailaren 9an ekingo diote ikasturteari. DBH 3. eta 4. mailakoek, berriz, irailaren 15ean. Irailaren 18ra arte goizeko jarduna izango dugu Ikastolan. Ikusi eskola-egutegia

Eskola-ordutegia

COVID-19agatik, HH2 eta HH3ko goizeko sarrera malgua moldatu egin da: HH2ko haurrena 09:15etik 09:45era artekoa da eta HH3koena 08:45etik 09:10era bitartekoa. HH4 eta HH5ekoa ohikoa da (09:00-09:30). Arratsaldeko sarrera malgua ohikoa da HHko haur denentzat. HH3ko haurrak 12:00etan ateratzen dira eguerdian, 12:15ean beharrean.

Arrazoi beragatik, DBHn jardun jarraian aritzen dira egunero. LHko eskola-ordutegia ohikoa da. Haur Eskolak funtzionamendu propioa du. Ikusi eskola-ordutegia

Musukoa

LH 1. mailatik DBH 4. mailara arteko ikasle guztiek musukoa jantzita ibili behar dute, izan edo ez bizikidetza-talde bateko kide. Ikastolako langile guztiek musukoa erabili behar dute.

LHn eta DBHn ezarritako bizikidetza-talde egonkorretan, maskara kendu ahal da aire zabaleko jardueretan, hauek ikasleen arteko kontakturik gabe egiten badira.

Bizikidetza-taldeak

Haur Eskolatik hasi eta DBH 4. mailara arteko ikasleekin bizikidetza-taldeak sortu ditugu, balizko positiboen kudeaketa errazteko helburuz. LHko burbuilek inguruko lekuen izenak dituzte, haiek ezagutzeko bide bat izan daitekeela pentsatuta. Ikusi Ikastolako bizikidetza-taldeak

DBHko bizikidetza-taldeetan kontuan hartzen da hautazko irakasgaiek salbuespenezko egoerak dakartzatela, eta beraz, garbitasun-neurriak zorroztuz kudeatzen dira. Hautazko irakasgaiek erreferentziatzat maila hartzea dakarte eta horren ildotik, DBHko jolas garaiko eremuak mailaka banatu dira.

0 unitatea

Konfinamenduak eragindako egoera emozionala, soziala, linguistikoa eta akademikoa behatu ahal izateko eta ikasturteko edukiak ikasleen beharretara egokitu ahal izateko, 0 unitateak landuko dira ikas-etapa guztietan orientazio-departamentuekin elkarlanean. Horren berri emango zaie guraso guztiei, etapa bakoitzean egokienak diren garai eta bideetatik.

  • HH: haurren egoera sozial, emozional eta linguistikoa behatu eta landuko da. 1. hiruhilekoa hartuko da horretarako eta abenduan emango zaie familiei horren berri.

  • LH: egoera emozionala eta soziala behatu eta zaintzean, balizko beste konfinamendu baterako IKT gaitasunetan trebatzean (4. mailatik aurrera), eta euskararen ezagutza nahiz erabilera indartzean jarriko da azpimarra. Goizeko jardunean gauden bitartean landuko da hori guztia bereziki; eta 1. hiruhileko osoan zehar jarraipena egingo zaio. Ikasturtearen hasierako bakarkako bileretan gaia landuko da; baita 1. hiruhileko ebaluazioan ere.

  • DBH: iraila hartuko da behaketarako. Urriaren hasieran, konfinamendu garaian egin gisan, tutorea harremanetan jarriko da familia bakoitzarekin ikaslearen ikasturte hasieraren berri emateko.

Irakasgaiak

Irakasgai guztiak ematen dira higiene-eta osasun-neurriak errespetatuz. HHko psikomotrizitate-saioak dira salbuespena: momentuz ez da psikomotrizitate-saiorik izango HHn.

Errefortzu-programak

Ikastolako errefortzu-programekin (Bidaide...) lotutako saioak eskainiko dira.

Ikasgelak aire librean

Ahal den guztietan, kanpoko guneetan egoten dira ikasleak.

  • HH: Esmalteriako parkea eta aterpea, Lanerako parkea, eta Txirrita jolas-eremu berria ordu jakinetan Ikastolako ikasleek erabili ahal izango dute. Añabitarten baso-eskola bat eraiki da eta HH3tik HH5erako haurrak hara joango dira hamabost egunetik behin goiz, arratsalde edo egunpasa, horretarako aukera dagoenetik aurrera.

  • LH: ahal den guztietan, Añabitarteko inguruak erabiltzen dira. Añabitarten baso-eskola bat eraiki da eta nagusiki LH1etik LH3ra artekoko haurrek erabiltzea aurreikusten da.

  • DBH: eskola-jardunak ahalbidetzen duenetan kalera ateratzen dira ikasleak.

Eskola-materiala

  • HH: irakasleek eskola-material jakina jartzen dute haurren eskura, egunero aldatuz. Haurrek ez dute material guztia uneoro eta egunero eskura izaten.

  • LH: irakasleak arduratzen dira ikasleei zer noiz ekarri behar duten esateaz. Ez dute lehen egunetik material guztia Ikastolan izango.

  • DBH: norberak bere materiala erabili eta kudeatu behar du, ezin da materiala kideen artean partekatu.

Jolas-ordua eta hamaiketakoa

Ahal den neurrian, jolasgaraia ordu edota gune ezberdinetan izango dute haurrek. DBHko kanpo espazioaren erabilera eremua zabaldu da; dena den, DBHko eremua (eta ikasmaila bakoitzak berea) errespetatu behar da eta ezin da bertatik atera. Jolasgaraian zaintza indartu da.

Hamaiketakoa ekar daiteke. HHn, hala tokatzen zaion haurrak gaileta-zorro itxia edo fruta (irakasleak zuritu eta banatzeko modukoa) ekar dezake. LH eta DBHko ikasleek segurtasun- eta osasun-neurriak errespetatuz jaten dute hamaiketakoa.

Urtebetetze-festak

Urtebetetze-festak ospatzeko, ekartzekotan, etxean manipulatu gabeko eta poltsa batean prezintatuta dauden jakiak ekarri behar dira.

Irteerak

Irteerak egingo dira, garrantzitsua dela iritzita. Aire libreko txangoak eta osasun- nahiz segurtasun-neurrietara ongien egokitzen diren irteerak egingo dira.

SARRERA-IRTEERAK

Pilaketak ekiditeko, ahal izan den eraikinetan, sarrera-irteerako ate ezberdinak jarri eta seinaleztatu dira.

ZERBITZU OSAGARRIAK

Zerbitzu osagarriak eskaintzen dira, HHko Linoko arratsaldeko zaintza-txokoa izan ezik.

Jangela

Jangela-zerbitzua bizikidetza-taldeak eta distantzia soziala errespetatuz eskaintzen da, txanden ordutegiak pixka bat moldatuta.

Jangela erabiltzen duten HHko haurrek egunero behar dute mantal garbia. Egunero mantala poltsa batean ekarri behar dute eta eguna amaitzean, bueltan, poltsa berean eramango dute etxera.

Autobusa

Autobusean musukoa erabili behar da. Ezin da jan edo edan.

Txokoa

HHn, goizeko Txokoa BAKARRIK eskaintzen da, bizikidetza-taldeak errespetatuz. HHn ez da arratsaldeko zaintzarik eskaintzen bizikidetza-taldeak ezin ditugulako bermatu. Arrazoi beragatik, LHn, momentuz, ez da Linoko zaintzarik eskainiko. Añabitarten musukoa erabili behar da.

ESKOLA KIROLA ETA GAINONTZEKO ESKOLAZ KANPOKOAK

COVID-19agatik, momentuz, Eskola Kirola eta Psikomotrizitatea eta Jolasak ekintza bakarrik eskaintzen dira. Gainontzeko eskolaz kanpoko ekintzak ez dira eskainiko gaur gaurkoz.

Ikastolako errefortzu-programekin (Bidaide...) lotutako saioak eskainiko dira.

ETXEALDI GARAIKO ESKOLAK

Sintomei eta diagnostikoari lotutako protokoloan azaltzen den bezala, isolamendu edo berrogeialdietan Ikastolak eskola-jardueraren jarraipena egin eta harremana mantendu ahal izateko baliabideak jarriko ditu ikasle zein familientzako.

HH

  • Astelehenetan, seme-alabekin egiteko proposamen desberdinak izango dira sitean eta proposamen horiek aurkezteko bideotxoa ere helaraziko zaie familiei.

  • Astearte eta ostegunetan, aurrez programatutako meet saioak egingo dira ikasleekin talde txikitan.

  • Asteazkenak familia-tutore harremanerako izango dira. Horretarako, aurrez emailez hitzordua ezarri beharko da.

  • Ostiraletan, berriz, irakasleen sorpresatxoa jasoko dute haurrek.

Asteko egunak erreferentziazkoak dira. Itxialdia hasten den egunera egokituko da plangintza eta horren berri emango da.

Ikusi HHko etxealdiko proposamenak (momentuan momentuan etxealdian dauden ikasmailetakoak/bizikidetza taldeetakoak egongo dira eskuragarri)

LH

  • 1., 2. eta 3. mailako ikasleeekin eta familiekin harremanetan jarriko da tutorea bitan, gutxienez (konfinamendua hastean eta bukatu aurretik). Txostenaren berri, gelan egiten ari denaren berri emango zaie.

  • 4., 5. eta 6. mailako ikasleekin meet bitartez jarriko da harremanetan tutorea ikaslearekin bitan, gutxienez (konfinamendua hastean eta bukatu aurretik). Classroomera igotako lanen berri emango zaie.

  • PCRaren zain daudenei deitu eta irakurtzeko, jolasteko, lasai hartzeko mezua helaraziko zaie.

DBH

  • Etxealdiaren hasieran, tutorea ikaslearekin jarriko da harremanetan meet bitartez, konfinatuta dagoen arteko lan dinamika zein den azaltzeko.

  • Ikasleak "Sites asteko plangintza" izeneko euskarrian topatuko ditu asteari dagozkion zereginak arloz arlo zehaztuta. Ikasturte hasieratik ezaguna duen euskarria da, ohiko jarduna, alegia.

  • Irakasle bakoitzak etxealdian dagoen ikaslearekin (edo ikasle taldearekin) bideo-dei bat egingo du astero.

JARRAIPEN-BATZORDEAK

Familien eta Ikastolako lan-taldearen arteko harremana estutu eta elkar elikatzeko asmoz, etapetako jarraipen-batzordeak osatu dira etapetako zuzendaritza-talde eta guraso ordezkariekin.

Jarraipen-batzordeetako albiste-buletinak

IKASTURTE HASIERAKO BILERA INFORMATIBOAK

COVID-19ak eragindako moldaketen, berritasunen, jarraibideen eta argibideen berri emateko bilera informatiboak egingo dira ikasturtearen hasieran: HHn, ikasturtea hasi aurretik aparteko bilerak egin dira. LHn eta DBHn, ikasturte hasierako guraso-bilera orokorrak aurreratu egingo dira (LH 1. mailan aparteko bilera bat ere egin da ikasturtea hasi aurretik). HHko ikasturte hasierako guraso-bilera orokorrak bere garaian egingo dira, aurrez aparteko bilerak egin direlako. Ikus bileren egutegia

Bilera horiek guztiak aurrez aurrekoak izango dira, koronabirusa zabaltzea ekiditeko edukierari dagozkion azken jarraibideak errespetatuz.

IKASTOLAK ANTOLATUTAKO JAIAK

COVID-19agatik, Ikastolak antolatu ohi dituen 1. hiruhileko jaiak (Ikasturteari Ongietorri Jaia, Gau Beltza, San Tomas azoka eta Eguberrietako kalejira) bertan behera uztea erabaki da. Eskola-jardun presentzialean gaiak lantzeko ahalegina egingo da.

SINTOMEI ETA DIAGNOSTIKOARI LOTUTAKO PROTOKOLOA

Ez dute Ikastolara etorri behar COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak (sukarra, arnasa hartzeko zailtasunak...) dituzten ikasle eta langileek, ezta COVID-19aren diagnostikoa jaso ondoren isolatuta daudenek edo etxeko berrogeialdian daudenek ere, COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak dituen pertsona batekin harreman estua izateagatik. Horren berri eman behar zaio Ikastolari telefonoz (943 52 03 97).


ETXEAN dagoela COVID-19arekin bateragarria den sintomatologiarik izango balu ikasle batek, ondorengo protokoloa jarraitu behar da:

  1. Ikaslea ez da Ikastolara etorriko osasun-sistemak egoera baloratu eta egokitzat jo arte.

  2. Familiak absentziaren berri berri emango dio Ikastolari telefonoz (943 52 03 97).

  3. Familiak honakoa jakin behar du:

    • Telefonoz deitu behar da osasun-zentrora.

    • Ikasleak isolatuta egon behar du bere etxean, kalera irten gabe eta bisitarik jaso gabe.

    • Eskuetako higienea, arnas-higienea eta etxean infekzioaren transmisioa ekiditeko neurriak zorroztu behar dira, COVID-19aren diagnostikoa berretsi edo baztertu arte.

    • Sintomen bilakaera zaindu behar da.

    • Ikaslea ez da ikastetxera joango osasun-sistemak egoera baloratu eta egokitzat jo arte.

    • Zalantzarik izanez gero, deitu osasun aholku zerbitzura: 900 20 30 50.

  4. Kasuaren emaitza diagnostikoa jaso arte ez da kontaktu estuei buruzko ekintzarik adieraziko eta irakaskuntza-jarduerak normaltasunez jarraituko du aurrera, higiene-neurriak zorroztuz.

  5. Diagnostikoaren emaitza positiboa bada, ikaslearen guraso edo tutoreek Ikastolari horren berri emango diote. Idazkaritzara (943 52 03 97) deitu behar da. Emaitza jakitean Ikastola itxita egongo balitz edo jaieguna izango balitz, idatzi mezua covid19@oreretaikastola.eus helbide elektronikora.

  6. Kontaktuen azterketa egingo da hezkuntza-ingurunean eta handik kanpo, kontaktuak identifikatuz, sailkatuz eta haien jarraipena eginez. Ikastolan harreman estuak identifikatzeko bizikidetza-taldeak hartuko dira aintzat:

    • Baieztatutako kasua bizikidetza-talde egonkor bateko kide bada, harreman estutzat hartuko dira taldeko kide diren pertsona guztiak.

    • Konfirmatutako kasua ez bada bizikidetza-talde egonkor bateko kide, Ikastolako harreman estuak identifikatuko dira.

Ikastolak kontaktu estuak diren ikasleen familiei telefonoz deituko die egoera zein den azalduz eta haurra jasotzera etortzeko eskatuz. Alexiaz jakinarazpena ere bidaliko die, jarraibideak eta xehetasunak emanez. Hortik aurrerako pausoak osasun-arduradunek bideratuko dituzte.

  1. Kontaktuak aztertu eta estutzat jotzen direnentzako berrogialdiko neurriak ezarri ondoren, irakaskuntza-jarduerak normaltasunez jarraituko du aurrera, arreta- eta segurtasun-neurriak zorroztuz.

  2. Neurri zorrotzagoak har daitezke balizko agerraldi konplexuak, noizbehinkako komunitate-transmisioa edo kontrolik gabeko transmisio komunitarioa jazoko balira.


IKASTOLAN dagoela COVID-19arekin bateragarria den sintomatologiarik izango balu ikasle batek, ondorengo protokoloa jarraituko da:

  1. Ikasleari prebentzio-gelara lagunduko zaio.

  2. Familiari deituko zaio eta honakoa jakinaraziko zaio:

    • Telefonoz deitu behar da osasun-zentrora.

    • Ikasleak isolatuta egon behar du bere etxean, kalera irten gabe eta bisitarik jaso gabe.

    • Eskuetako higienea, arnas-higienea eta etxean infekzioaren transmisioa ekiditeko neurriak zorroztu behar dira, COVID-19aren diagnostikoa berretsi edo baztertu arte.

    • Sintomen bilakaera zaindu behar da.

    • Ikaslea ez da ikastetxera joango osasun-sistemak egoera baloratu eta egokitzat jo arte.

    • Zalantzarik izanez gero, deitu osasun aholku zerbitzura: 900 20 30 50.

  3. Familia bere osasun-zentroarekin harremanetan jarriko da, haren jarraibideak betetzeko.

  4. Eragindako pertsona kasu susmagarritzat joko da eta etxean isolatuta egon beharko du proba diagnostikoaren emaitza jaso arte. Emaitza jaso arte ez da kontaktu estuei buruzko ekintzarik adieraziko eta irakaskuntza-jarduerak normaltasunez jarraituko du aurrera, higiene-neurriak zorroztuz.

  5. Diagnostikoaren emaitza positiboa bada, ikaslearen guraso edo tutoreek Ikastolari horren berri emango diote. Idazkaritzara (943 52 03 97) deitu behar da. Emaitza jakitean Ikastola itxita egongo balitz edo jaieguna izango balitz, idatzi mezua covid19@oreretaikastola.eus helbide elektronikora.

  6. Kontaktuen azterketa egingo da hezkuntza-ingurunean eta handik kanpo, kontaktuak identifikatuz, sailkatuz eta haien jarraipena eginez. Ikastolan harreman estuak identifikatzeko bizikidetza-taldeak hartuko dira aintzat:

    • Baieztatutako kasua bizikidetza-talde egonkor bateko kide bada, harreman estutzat hartuko dira taldeko kide diren pertsona guztiak.

    • Konfirmatutako kasua ez bada bizikidetza-talde egonkor bateko kide, Ikastolako harreman estuak identifikatuko dira.

Ikastolak kontaktu estuak diren ikasleen familiei telefonoz deituko die egoera zein den azalduz eta haurra jasotzera etortzeko eskatuz. Alexiaz jakinarazpena ere bidaliko die, jarraibideak eta xehetasunak emanez. Hortik aurrerako pausoak osasun-arduradunek bideratuko dituzte.

  1. Kontaktuak aztertu eta estutzat jotzen direnentzako berrogialdiko neurriak ezarri ondoren, irakaskuntza-jarduerak normaltasunez jarraituko du aurrera, arreta- eta segurtasun-neurriak zorroztuz.

  2. Neurri zorrotzagoak har daitezke balizko agerraldi konplexuak, noizbehinkako komunitate-transmisioa edo kontrolik gabeko transmisio komunitarioa jazoko balira.


Ikastolak arduradun/koordinatzaile bat du COVID-19arekin lotutako alderdiak landu edota bideratzeko.

Uneoro zainduko da identitatearen eta susmagarriak edo baieztatuak diren kasuen isilpeko tratamendua.

Balizko isolamendu edo berrogeialdietan, Ikastolak eskola-jardueraren jarraipena egin eta harremana mantendu ahal izateko baliabideak jarriko ditu ikasle zein familientzako.


OHIKO GALDERAK

COVID-19ari lotutako Ikastolako ikasle, familia eta langileen ohiko galderen zerrenda osatuko dugu hemen.

COVID19 PANDEMIAN FAMILIA-INGURUNEKO KUDEAKETA PSIKOLOGIKORAKO ORIENTABIDEAK (DBH ETA BATXILERGOA)

Gipuzkoako Psikologoen Elkargoak eta Ikastolen Elkarteak Bigarren Hezkuntzan dauden ikasleen familiei zuzendutako orientabide praktikoak biltzen dituen txostena sortu dute, psikologiaren ikuspuntutik euren funtzio hezitzailean erreferentziatzat baliagarria izan dadin.

Informazio gehiagorako, zalantzak argitzeko edota laguntza eskatzeko:

943 52 03 97