OTSAilaren 7tik - 23ra

Nor gara?

Matrikula egiteko 

Aurrez aurre

- Deitu eta hitzordua hartu.

- Mukusulubara hurbildu eta aurkeztu behar den dokumentazio guztia, gutun azal batean sartuta,  atezaintzan utzi. Guk deituko dizugu. 

On-Line

- Matrikula on-line egiteko sarbidea

Matrikula egiteko laguntza-eskuliburua

Informazioa

Egutegia

- Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea:

 On.line: otsailaren 7tik 23ra.

Onarpen-eskaria egiteko eskuliburua.

       Aukeratutako lehenengo ikastetxean: 

-Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: 2024ko martxoaren 12an. Ikusgai eta erreklamazioak aurkeztea: 2024ko martxoaren 21era arte.

-Behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2024ko martxoaren 26an. ikusgai: 2024ko apirilaren 10era arte.

-Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea Ikastetxeko Eskola Kontseiluan: 2024ko apirilaren 10era arte.

-Eskabidean atzera egitea: 2024ko apirilaren 10era arte.

-Behin betiko zerrendak argitaratzea: 2024ko apirilaren 26an. Ikusgai: 2024ko maiatzaren 30era arte.

-Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: 2024ko apirilaren 29an.

-Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: 2024ko maiatzaren 30era arte.

-Itxarote-zerrendaren iraunaldia: 2024ko irailaren 13ra arte.

-Plazen erreserbaren iraunaldia: 2024ko irailaren 13ra arte.

-Onarpen-bermeen Lurralde-batzordeen iraunaldia: 2024ko irailaren 13ra arte.


Galdera ohikoak (FAQ)

Baremazioa

Lehentasunezko irizpideak.

a) Ikasten duten senideak izatea ikastetxean edo atxikitako ikastetxean: gehienez ere 6,5 puntu. 

– Neba-arreba bat edo gehiago daude eskatutako ikastetxean edo hari atxikitako ikastetxeren batean matrikulatuta: 6,5 puntu.

Ikastetxeko sarrera-mailan bi neba-arrebak edo gehiagok aldi berean egitea eskaera: 6,5 puntu.


b) Bizilekuaren edo lantokiaren gertutasuna (kontzeptu horiek ez dira metagarriak). Gehieneko puntuazioa: 7 puntu.

– Eragin-eremuaren barruan, ikaslearen bizilekutik hurbilen dagoen eta eskatutako hezkuntza-maila eskaintzen duen ikastetxe publikoa edo itunpeko ikastetxea eskatu bada: 7 puntu.

– Eskatutako ikastetxearen eragin-eremuan dago ikaslearen bizilekua: 5 puntu.

Eskatutako ikastetxea (publikoa zein pribatu itunpekoa) eskatutako hezkuntza-maila eskaintzen duen ikaslearen bizilekutik hurbilen dagoena bada, baina ez badago eragin-eremuan, baizik eta eragin-eremu mugakide batean: 5 puntu.

– Eskatutako ikastetxearen eragin-eremu mugakide batean dago ikaslearen bizilekua: 2 puntu.

– Eskatutako ikastetxearen udalerrian dago ikaslearen bizilekua, baina haren eragin-eremutik eta eremu mugakideetatik kanpo: 1 puntu.

– Ikasleak bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, baina ikastetxea kokatuta dagoen udalerritik eta eragin-eremu zein eremu mugakideetatik kanpo. 0,5 puntu.

Ikaslearen amaren, aitaren edo legezko tutorearen lantokia eskatutako ikastetxearen eragin-eremuan egotea: 2 puntu (puntu horiek bateraezinak dira eskatu den ikastetxean edo ikastetxe atxiki batean ikaslearen aitak, amak edo legezko tutoreak lan egiteagatik ematen diren puntuekin).


c) Familia-unitatearen urteko errenta (kontzeptuak metatu egin daitezke). Gehieneko puntuazioa: 3 puntu.

– 2022eko errenta-aitorpenaren zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren zerga-oinarriaren baturak ez baditu 14.000,00 euroak gainditzen: 2 puntu.

– 2022eko errenta-aitorpenaren zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren zerga-oinarriaren baturak zenbateko hori gainditzen badu: 0 puntu.

– Horrez gain, aurreko kasuetan, 0,25 puntu gehituko dira eskatzailea ez den seme-alaba adingabe bakoitzeko.


Irizpide osagarriak.

d) Ikastetxean edo atxikitako ikastetxe batean lan egiten duten senideak izatea. 

– Amak, aitak edo legezko tutoreak eskatutako ikastetxean edo atxikitako ikastetxe batean lan: 5puntu (puntu horiek bateraezinak dira ikaslearen aitak, amak edo legezko tutoreak eskatu den

ikastetxearen eragin-eremuan lan egiteagatik ematen diren puntuekin).


e) Familia ugariko kide izatea.

– Maila bereziko familia ugariko kide izateagatik: 1,5 puntu.

– Maila orokorreko familia ugariko kide izateagatik: 1 puntu.


g) Guraso bakarreko familia bateko kide izatea.

– Ikaslea guraso bakarreko familia bateko kide izatea: 1 puntu.


f) Erditze anizkoitzean jaio izana. Gehieneko puntuazioa: 1,5 puntu.

– Ikaslea 2 seme-alabako erditze anizkoitzean jaio izanagatik: 1 puntu.

– Seme-alaba gehigarri bakoitzeko: 0,25 puntu.


i) Ikastetxeko eskola-kontseiluaren ustez garrantzitsuak diren bestelako egoerak.

– Ikastetxeko Eskola-kontseiluak ezarritako baldintzengatik, aurretik esandakoak izan daitezkeenak. Horiek irizpide publiko eta objektiboei jarraikiz eta jaiotza-, arraza-, sexu-, erlijio-, iritzi-

arrazoiengatik edo beste edozein egoera edo baldintza pertsonal edo sozialengatik inor baztertu gabe ezarri dira: 1 puntu gehienez (baldintzak jakitera eman beharko dira, eta dagokion Hezkuntzako lurralde-ordezkariari jakinarazi, eskabideak aurkezteko epea hasi baino lehen).


h) Kooperatiba-bazkide izatea.

– Familia-unitateko kideren bat eskatutako ikastetxeko kooperatiba-bazkide izateagatik: 0,5 puntu.


j) Beste batzuk:

1.– Desgaitasuna. Gehieneko puntuazioa: 2 puntu.

– Ikasle eskatzailearena baldin bada: 2 puntu.

– Aitarena, amarena, legezko tutorearena edo anai-arrebaren batena baldin bada: 1 puntu.

2.– Familia-unitatea lekuz aldatzea honako arrazoi hauengatik: nahitaez mugitu beharra, azken urtean familiako kideetako edozein desgaitu izana edo genero-indarkeriaren edo terrorismo-ekintzen ondoriozko bizileku-aldaketa: 0,5 puntu.

3.– Familia-harrerako egoera.

– Ikasle eskatzailea familia-harreran egoteagatik: 1 puntu

4.– Genero-indarkeriaren biktima izatea.

– Ikaslea, ama edo legezko tutorea genero-indarkeriaren biktima izatea. 1 puntu.

5.– Terrorismoaren biktima izatea.

– Ikaslea, aita, ama edo legezko tutorea terrorismoaren biktima izatea. 1 puntu.