Mendialdea IPI ikastetxe integrala da. 2013-14. ikasturtean HLHko ikastola eta DBHko institutuaren fusioaren ondorioz sortu zen. Arabako Mendialdeko herri askotako ikasleak jasotzen ditu. Guztiak herri txikiak dira, eta geografikoki sakabanatuta daude, zonalde zabala batean.
Hiriguneak Kanpezu, Bernedo, Done Bikendi eta Maeztu dira. Ekonomia, lehen nekazaritzan oinarritua, gaur egun industria eta zerbitzuetan oinarritzen da. Beraz, maila sozioekonomikoa ez da altua, eta bekadunen kopurua altua da, %66,6koa. Kultura maila ere ez da oso altua, eta herriek dituzten errekurtsoak ez dira asko: liburutegia badago herri handietan baina ez beste askotan; kultur ekintzen eskaintza baxua da eta berriz soilik herri nagusietan.
Guzti honek hizkuntzetan eragin berezia dauka. Haurrengan hiztegi falta nabaritzen da, eta kasu askotan ekoizpen ( bai ahoz bai idatziz) problema larriak, hau dena bere ama hizkuntzan, gazteleraz. Hau dena Hezkuntza Sailak Ebaluazio Diagnostikoa egiten hasi zenean hizkuntzetan izandako emaitzetan islatu zen. Horrez gain, ikasleen ulermen mailak eragin ezkorra zuen beste arloetako emaitzetan.
Hau dela eta, ikastetxearen ibilbidearen hasieratik, hizkuntza gaitasuna beti izan da gure erronka nagusi bat. Horrela, helburu bezala daukagu gure Hezkuntza Proiektuan, Zuzendaritza Proiektuan, eta Hobekuntza Plan desberdinetan. Eta beraz, irakasleen formazio plana askotan izan da gaitasun honen inguruan: irakurmenaren ulermenerako estrategiak, ikasteknikak, ahozkotasuna, etabar.
Gainera, XXI. mendeko gizartean, nahiz eta irudiaren gizartea izan, irakurmenaren garrantzia handia da: informazioa eta komunikazioaren gizartea da ere bai, irakurmen on batek norbanakoaren garapen pertsonala eta profesionala ahalbidetzen du, eta gainera gaur egungo gizartean parte-hartze garrantzitsua da ere bai.
Irakurketa Plan honekin irakurmenaren inguruan adostasun guztiak bildu nahi ditugu, ekintza sistematiko batzuk planteatu era koordinatu batean, bai mailaka eta bai etapen artean, ikasleek eraginkortasunez irakur dezaten, ikasteko eta eskola arrakasta lortzeko, aisialdian disfrutatzeko eta garapen osoa lortzeko. (“Irakurketa lantzeko orientabideak LH” Eusko Jaurlaritza.)