Oihaneder Euskararen Etxeak, UEUrekin elkarlanean, eta hainbat eragileren eta erakunderen laguntzarekin euskara estandarraren ahoskerarekin eta, oro har, ahozkotasunarekin zerikusia duten bestelako aldagaiekin esperimentatzeko laborategia jarriko du martxan 2021ean.
Ahoskera Laborategian, azentua, intonazioa, euskal doinua, etab. landuko dira.
Horretarako mahainguru bat eta hiru saio trinko antolatuko dira 2021eko otsailetik apirilera bitartean:
Mahaingurua (otsailak 24). Euskara lanabes duten hiru profesionalen hausnarketak entzungo ditugu: Ilaski Serrano, Franck Dolosor eta Edurne Azkarate.
Hiru saio trinko larunbat goizetan (martxoak 13 /27, apirilak 17):
Lehenik gaiari lotutako adituen ekarpena jasoko da: Lourdes Oñederra, Oroitz Jauregi, Kike Amonarriz eta Julia Marin;
Ondoren esperimentatzeari ekingo zaio laborategian: bideratzaile izango ditugu Imanol Miranda, Jon Sanchez eta Alba Fernandez.
Saioetan izena emateko epea dagoeneko irekita dago UEUren webgunean: hemen
(2020/10/27): Pandemia honek gure hiztegian ohikoak ez ziren hitzak eguneroko bilakatu ditu: berrogeialdi, bektore… Hemen duzue oinarrizko lexiko bat, euskaraz egunerokoa bilakatu zaigun gai honen inguruan egoki aritzen laguntzeko. SAKATU HEMEN
TRESNAK