Zer da netiketa?
Netiketak sareko etiketa-arauak barne hartzen ditu, zer egin behar den eta zer ez komunikatzeko garaian. Lineako kortesiari eta ziberespazioaren arau informalei buruzko jokabide-gomendioak dira, besteak beste, txatak, posta elektrikoak, blogak eta foroetan erabiltzeko.
Netiketa hitza ingelesaren akronimoan du jatorria, «network», alegia, sareko etiketa. Sarea bera bezala, portaera-arau horiek etengabe aldatzen dira eta komunitate batetik bestera aldatzen dira.
Proposamen didaktikoa
Arazo egoera: haurrei azalduko diegu beste eskola bateko ikasleekin harremanetan jarriko garela lan bat egiteko amankomunean, baina eskola hiri desberdin batean dago eta ezin gara bertaratu. Nola jarriko gara harremanetan? Zer baliabide erabiliko dugu elkarrekin harremanetan jartzeko?
Ataza: beste eskolako ikasleekin harremanetan jartzeko modu desberdinak zerrendatuko ditugu (artean korreoa) eta korreoa aukeratuko dugu. Korreoa idazteko irizpide batzuk zehaztuko ditugu, eta horiekin dekalogoa sortuko dugu.
Ikasleekin sarean egoki aritzeko gomendioak