Txorien eraztuntzearen berri eman ziguten Aranzadikoek aste honetan eta pila bat ikasi genuen!
Deba ibaiaren sorburu den Hiruerreketara irteera egin genuen. Txango polita eta lagun arteko giro ederra!
Zientzia astean, zientzialarien gisara, esperimentu ezberdinak aurkeztu genizkien ondoko gelako laguneai.
Otsailean, Kilimon eta Itziarko araztegira, bisita egin genuen. Eguraldi ederra egin zigun eta egun polita pasatzeaz gain, asko ikasi genuen gure saneamendu sistemaren inguruan.
Hiruhileko honetan, uraren inguruan ikasitakoaren kontzeptu mapak, ere egin ditugu. Oraingoan ere asko ikasi dugu gure inguruaz!