Iaz, google websiteari buruzko ikastaroa egin genuenean irakasleek webgune-adibide bat eskatu zuten, txantiloia edo, ezer jakin barik zerbait itxuroso edukitzeko. Hori dela eta, hemen dago pentsatu dugun webgunearen txantiloia:
Webgunea mintegiarentzat bakarrik izango da, ez ikasleentzat.
Gauzak ordenatuta edukitzeko da, eta errazteko irakaslearen lana(bai dagoena bai etortzen den berria)
Horrela informaziora heldu ahal da mintegiko kontuan sartu barik. Webgunea mintegi taldekidekin partekatzen baizik.
Txantiloia erabili nahi izanez gero, lehenengo kopiatu behar da Bideo honetan azaltzen den moduan, eta aldaketak mintegiko kopian egin. Lan hori mintegi buruak egin beharko du.Baita gero kopia hori mintegiko taldekidekin partekatzea
Zelan egokitu txantiloia mintegiaren beharretara mintegi osoaren lana izango da eta horretarako bideotutorialak jasoko dituzue. Irakasle guztia edukiko dute editatzeko aukera, euren beharretara egokitzeko. Beti bezala, arazoak edo zalantzak edukiz gero niregana jo, gustora topatuko dugu elkartzeko momentu bat eta behar dituzuen zalantza guztiekin lagunduko dizuet.