Egoera larri hau jakinarazteko, hainbat ekintza antolatu ditugu gelakoek, ekintza bakoitza talde batena da, eta oso lagungarria izango liteke joatea.
Gure helburua musukoen murrizketa da. Konturatu gara egunero musuko bat erabiltzen dugula eta ezin direla berrerabili. Pentsatu dugu arazo hori ekiditeko, oihalezko musukoak egitea dugula aukera onena, berriro erabili ahal izateko. Apirilaren 8-an, Pasai Antxoko gaztelekuan elkartuko gara 19:00h ingurura arropa zaharrarekin eta oihalekin musukoak egiteko. Anima zaitez! Nerea, Ekai eta Irune.
Gu Uxue, Eneritz, Irati eta Aimar gara eta gure proiektua U.E.I.A deitzen da. Gure helburua plastikoa murriztea da, horregatik ohialezko poltsak oparituko ditugu doain. Pasai Antxon egingo dugu gure proiektua. Plastiko kantitate asko erabiltzen dugu, eta hori oso kaltegarria da, horregatik kontsumo hori murriztu behar dugu.