LURRA, BASOAK, PLANETA, gure ETXEA...ZAINTZEAZ...ARI GARELA ...gogora etorri zaigu LIZARDI poetaren Oi lur , Oi lur!! poema Euskadiko Orkestaz lagunduta eta Benito Lertxundik kantatua. Atal honetako sarreratxoa izango da.
Lizardin agenda 30 estrategia garatu eta bultzatzeko ekimen desberdinak egin ditugu ikasle eta irakasleok, zertarako? berziklatzearen garrantzia, zein den ikasteko, energia ez dela infinitoa ikusteko, garbitasuna mantentzeko kontzientzia hartzeko, errespetua pertsona guztiekiko, begirunea, parekidetasuna ...uraren garrantziaz jabetzeko gure biziraupenean, besteak beste.
Azken finean, gure planeta eta gizartea zaintzearen garrantziaren kontzientzia hartzeko.hobea izateko.
Eskolako materiala (boligrafo, tipex, azpimarragailu, ..) estropeatu, gastatu, puskatu,... egiten dira ikasturtean zehar eta hauek biltzeko bi kutxa zituzten zbat Araban eta bestea Gurmendin. Hortxe egon bai, baina jendeak ez zituela ikusten, erabiltzen,... pentsatuz itxura aldaketa bat ematea eta bilketari bultzada berri bat ematea pentsatu genuen. Diber 3ko ikasleak izan dira diseinatu eta kutxak margotu dituztenak. Oraingoz, bat bukatu dugu eta Araba kalean dugun eskolan jarri dugu. Bestea, bukatzear dago. Bildutako materail guzti hau, TerraCycle Customer Support enpresara eramango dugu "Campaña recogida instrumentos de escritura" ekimenarekin bat eginez.
Loreontziak: Hauek ere 3F , Dibersifikazio taldeak egin ditu. ZIG gelakoek loreontzi bezala erabili behar zituzten pote batzuei zuloak egitea proposatu zieten 3Fkoei. Hori aitzakia hartuta, proiektu bat landu dugu non landare desberdinak aztertu ditugun, usaintsuak, inbasoreak, sendabelarrak,.. eta ondoren material birzilatuarekin loreontzientarako soporteak egin behar zituzten. Azkenean, pale zahar batzuk lortu ditugu eta lixatu, barnizatu, eta loreontziak jartzeko tokiak prestatu ditugu argazkitan ikusten den bezala.
KATIUSKA eta KATILU antzerkia. Kontzientziazio kanpaina baten barruan dagoen ekintza da hau, bertan zaborra murriztu, berrerabili eta birziklatzea bultzatzen da.
HERRIA LORATU ekimena. Ekimen honetan, belardi zati bat moztu gabe utzi eta landareak nola hazten, loratzen diren ikusiko dugu. Polinizatzaileak ugarituz, lur zorua aberastuz,.. Guk oraingoz, Abendañoko belardi zati bat itxitura batekin inguratu dugu landareak hazi daitezen. Ondoren, moztu gabeko eta moztutako bi zatien arteko konparaketa egin behar dugu.
Eskolako zabor ontzi guztietan kartel informatiboak jartzea, bakoitzean zer bota behar den jakiteko helburuarekin. Tapa zabaldu eta bertan ikusten da zer bota daitekeen eta zer ez.
MIKROPLASTIKOEN AZTERKETA/AZTERKOSTA DBHn