AHOZKOA
JENDAURREAN HITZ EGITEN TREBATZEN: JARIOTASUNA ETA ABERASATASUNA LORTZEKO BIDEA...PRAKTIKATZEA DA!!
Modu desberdinetara landuko dugu ahozkoa ikasturtean zehar.
Helburua: zuen ahozko jarduna eta komunikatzeko konpetentzia hobetzea hitzezkoa, ez hitzezkoa eta digitala.
Ahozkoan trebatzeko aukera desberdinak baliatuko ditugu : Gelan bertan taldekako edo bakarkako aurkezpenak; tertuliak; bideoan/audio formatuan zeuen burua grabatzea, besteak beste.
Tertuliak irakurriko dituzuen liburuen gainekoak izango dira; argudio testua lantzeko mahai-ingururen bat ere egingo dugu.
AHOZKOA TALDEKA/ BAKARKA
Ebaluazio guztietan egongo dira zenbait lan taldeka edo bakarka prestatzeko. Taldekako aurkezpenak literatura edo euskalkietan sakontzeko proiektuekin egongo dira oro har.
AHOZKOA - BAKARKA
Zuetako bakoitzak urte osoan zehar 10 minutuko ahozko azalpen bat egingo du gelan, ikaskideen aurrean eta emaitza 3.ebaluazioko notan islatuko da.
AHOZKO AZALPENAK BALORATZEKO ERRUBRIKA (CORUBRICS ERABILIKO DUGU EBALUATZEKO)