CEIP LEZAMA HLHI

ESKOLAKO ORTUA 

Lezamako eskolako ortuko proiektua 2012-13 ikasturtean sortzen hasi zen. Proiektua hobetzeko asmoz, 2021-22 ikasturterako, barne antolakuntza eta ortuko toki fisikoa aldatuko da.

LAN-METODOLOGIA:

HELBURUAK


LEZAMA ESKOLAKO ORTUAREN ANTOLAKETA, INPLIKAZIOA ETA JARDUERAK

Eskolako ikasle guztiek parte hartuko dute ortuko proiektuan.

Baratzearen koordinaziorako arduradun bat egongo da. Ortuko batzordean beste irakasle bat egongo da eta guraso talde txiki bat.

Tutoreak dira proiektuaren beste oinarria eta ardura desberdinak izango dute.

 

Talde bakoitzak ortuko lur eremu batean lan egingo du eta maila bakoitzean landaketa ezberdin bat egingo da. Barazki horren bizi ziklo osoari dagozkion lan guztiak ikasleen artean banatzen dituzte. Ortuko lanarekin hasi baino lehen geletan lantzen dute barazki horri dagokion informazioa: Bizi zikloa, ezaugarriak, beharrak, barietateak, arriskuak, … gainera gelan hazia ereiten dute, beranduago landaretxoa ortuan landatzeko edo etxera eramateko eta han gurasoekin zaintzeko.

DENBORALIZAZIOA 

Baratzeko proiektua ikasturte osoan zehar garatuko da baina bi momentu edo fase garrantzitsu izango ditu: udazkena eta udaberria garaian.

 

UDAZKENA/NEGUA

 

·         Batzordea sortu.

·         Udazkeneko lanak antolatu.

·         Baratzean landareak erein edo landatu

·         Baratzeko lurra negua pasatzeko prestatu.

·         Konposta egiteko lehen urratsak eman.

·         Mantentze lanak.

·         Uzta gehienak jaso eta geletan lanean jarraitu(errezetak, dastaketak….)

 

UDABERRIA/UDA

         

·         Uzta gehienak jaso eta geletan lanean jarraitu(errezetak, dastaketak…).

·         Udaberrirako lanak antolatu.

·         Loredun eta landare aromatikoak landatu(gurpilak, paleak…).

·         Konposta egiteko arduradunak eta antolaketa.

                                         (Geletan birziklatzen).

 

 

·         landareen ezaugarriak ezagutu.

·         Ortuan landare guztien erein edo landatu.

·         Landarearen behaketa egin.

·         Konpostarekin jarraitu.

·          Mantentze lanak.

·         Uzta batzuk jaso.


KONPOSTA 

Proiektuaren helburu nagusia da hondakinen prebentzioa jatorritik lantzea, eta eskoletako konpostaje komunitarioa bultzatzea, Alde batetik, errefusara bideratzen den hondakin organiko kopurua murrizteko, eta bestetik, hondakin organikoa eskolan bertan kudeatuz, honen tratamendu lanak eta garraioak suposatzen duten kutsadura saihesteko.

Horrela, elikadura ziklo osoa eskolan bertan ematen da eta sortutako konposta baratzean erabil daiteke.

Bere arauak, onurak,hondakin motak,konpostatze faseak,gertakari eta anomaliak… ikasiko ditugu.

BIRZIKLAPENA

BARATZE EKOLOGIKOAREN EZAUGARRIAK: