Lehenik, webgune ezberdinetan informazioa bilatu dugu jasangarritasunaren inguruan. Toki ezberdin askoren informazioa bildu, batera jarri eta gure orrialdean idatzi dugu. Toki guztien estekak gure "Informazio iturri"en atalean txertatu ditugu.
Gure ikastolan energia eta ur-sistemak zelan funtzionatzen duten ikertu dugu, mantenimenduko langileen laguntzaz. Horrez gain, negutegi jasangarri bat zelan funtzionatzen duen aztertzeko txango bat egin dugu. Haiek guztiek emandako informazioa bildu eta gure orrialdean idatzi dugu ere.
Bildutako informazio guztia kontuan izanik, etxea "SketchUp" aplikazioan diseinatzen hasi ginen. Etxea kanpotik diseinatu dugu lehenik material jasangarriak erabiliz. Ondoren, etxea barrutik diseinatu dugu. Argitasuna ahalik eta jasangarrien egin dugu ere. Ostean, etxearen marrazkiak egin ditugu eta enegia, domotika eta ur sistemak diseinatu ditugu han.
Azkenik, etxearen prototipo bat egin dugu material berrerabiliak erabiliz. Gainera, etxearen atal bat domotizatu dugu.