"Gure jakintza, gure askatasuna"
Lauro Ikastolak bere Plan Pedagogiko propioa sortu eta garatu du, erronka, helburu eta lege-aldaketei egokituz, eta bere Plan Estrategikoan oinarrituta.
Oinarrizko helburu pedagogikoak dira:
Gure ikasleen ongizatea, hau da, gure ikasle bakoitza zaindu, babestu eta lortu nahi dituen helburuetara hel dadin lagundu.
Gure ikasle guztiek derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntza lor dezatela, ikasle bakoitzaren dibertsitate eta beharrizanei erantzun egokia eskainiz.
Euren prestakuntza prozesua Lauro Ikastolan amaitutakoan, ikasleen gehiengoak norberak helburu dituen ikasketak burutu ahal izatea.
Gure Proiektu Pedagogikoko oinarri nagusiak dira:
Zortzi konpetentzia garatu eta ebaluatu
Legeak adierazten digu gure ikasleak gure jendartearen erronketarako prestatu behar ditugula, eta garatu behar ditugun gaitasunen artean "gaitasun digitala" dagoela. Modu natural, zeharkako eta mailakatuan lantzen dugu gure ikasleek Ikastolan egiten duten ibilbidean zehar. Aldi berean, gailu digitalen erabilera egokian hezi behar ditugu gure ikasleak, eta horrek ekar ditzakeen arriskuen berri eman behar diegu.
Ulermena eta irakurketaz gozatu
Irakurketa plan berezituaren helburua da irakurketa-ulermena hobetzea eta irakurtzeko gogoa sortzea, eta horretarako hainbat jarduera burutzen dira etapaka, paperean zein formato digitalean dauden edukiak irakurriz.
Heziketa emozionala
Ikasleen ongizatea gure jomugetako bat da. Gure helburu nagusia da ikasleek oreka-emozionala lortzea, eragin zuzena baitu euren ikasketa prozesuan.
Sormena eta pentsamendu sakona
Pentsamenduan oinarritutako metodologia (POI) gailu eta teknikak eskaintzen dizkio ikasleari bere ikasketa-ibilbidean modu eraginkorrean pentsatzen ikasteko. Euren artean, sormena dago, zeina tailer eta kurrikuluaren jarduera ezberdinen bitartez lantzen dugun, bai eta jarduera osagarrietan ere.
Metodo pedagogiko esanguratsuak eta egiaztatutak erabiltzen ditugu, esate baterako, lan kooperatiboa, proiektuen bidezkoa eta pentsamenduaren metodologiak. Adituen hainbat foroetan aritu izan gara gure proiektu eta helburuetara hoberen egokitzen diren metodologiak definitzeko, eta beste ikastetxeekin ere partekatu ditugu.
Digitalizazioa eta teknologia
Ikastolan egiten dugun tresna digitalen erabilera gure esparru pedagogikoaren eta helburu pedagogikoak hobeto lortzeko aldaketa metodologikoaren prozesuaren barruan kokatzen da, metodo mistoekin eta tresna digitalen eta analogikoen arteko orekarekin.