LOMLOE, 2020ko Hezkuntza Lege Orokorra
Lauro Ikastola ikastetxe itundua da, Hezkuntza Legearen araudipean dagoena eta, besteren artean, ondoko printzipioetan oinarrituta dagoena: ikasleen ongizate emozionala (zaindu, babestu eta helburuak lortzen lagundu) eta emaitza akademiko arrakastatsuak.
Legeak definitzen duenez, LOMLOEko ikaslearen irteera-profilak, konpetentzien garapenean eta marko europarrean oinarrituta, ikasleek euren prozesu akademikoan bereganatu beharreko oinarrizko zortzi konpetentziak definitzen ditu, XXI. mendeko erronkei arrakastarekin aurre egiteko.
Horietako bat, konpetentzia digitala da. Konpetentzia digitalak teknologia digitalen erabilera segurua, osasungarria, jasangarria, kritikoa eta arduratsua eskatzen du, ikaskuntzarako, lanerako eta gizartean parte hartzeko, bai eta teknologia horien bidez pertsonekin edo gailuekin elkarreragina izatea ere. Honen barne daude: informazioa eta datuak tratatu, komunikazioa eta kolaborazioa, heziketa mediatikoa, eduki-digitalak sortzea (programazioa barne), segurtasuna (ongizate-digitala eta zibersurtasunarekin zerikusia duten konpetentziak barne), gizatasun-digitala, pribazitatea, jabetza-intelektuala, arazoak konpontzea eta pentsamendu-konputazionala eta kritikoa.
Euskadiko Hezkuntza Legea
Euskadiko Hezkuntzari buruzko 17/2023 Legeak, 89.1. e) artikuluan, ikastetxeen eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen digitalizazio etiko eta arduratsua garatzea proposatzen du, hezkuntza-komunitate osoa digitalki ahalduntzea eta irakaskuntza-metodologiei lagunduko dieten material digitalak egitea barne. Eta 97.4.c) artikuluan, ikasleen jabekuntza digitala bermatzeko estrategia bat, adin-tarteen eta zikloen arabera, digitalizatzea erabakitzen den ikaskuntza-prozesuetan baliabide teknologikoen txertatze pedagogikoa zehaztuz.
Azken urteetan, Ikastolak bere proiektu propioa sortu du, berau berrikusiz eta hobetuz, ebidentzia eta emaitzetan oinarrituta. Gutxi-gutxinaka tresna digitalak gehitu ditugu aldaketa metodologikoaren eraginez, guk geuk material propioak sortzen genituen bitartean, ikasketa esanguratsuagoa lortzeko eta gure ikasleei etorkizuneko errokei aurre egiteko lagunduko dieten baliabideak eskaintzeko.