"La asociación Española de Pediatría ha comunicado que proteger a la infancia y la adolescencia de los potenciales riesgos de las pantallas requiere de una acción conjunta y consensuada en la que participen familias, centros escolares, instituciones encargadas de la protección a la infancia..." Informazio gehiago hemen
Familiaren Plan Digitala
Familia Plan Digitala egitea aukera bikaina da familia arteko inguru digitala kudeatzeko
Internet familiaren baitan:
Eusko Jaurlaritzaren jarraibideak adinera egokituta;
ARRETA
Adituen arabera, arreta mantentzeko gaitasunean eragina izan dezakete bizimoduak, elikadurak, kutsadurak edo pantailen aurrean denbora luzez egoteak. Horregatik, oso garrantzitsua da seme-alabekin arreta mantentzeko gaitasuna lantzea.
Zelan landu dezakegu arreta mantentzeko gaitasuna?
Irakurketa:
Errendimendu akademikorako oinarria da.
Zelan motibatu seme-alabak?
Irakurri eurekin, entonazioa zainduz. Hiztegia lantzeko modu bat da eta arreta entrenatzekoa ere.
Irakurri eurekin batera eta izan adibide.
Ez badute berez irakurtzeko gogorik agertzen, ez bidali gelara irakurtzera, zigorra balitz bezala.
Irakurri eurekin, motibatu eta elkarrekin disfrutatu.
Jolasaren bidez: mahai-jokoak, denborapasak,…
Gehiegizko babesak kalte egiten dio arreta mantentzeko gaitasunari.
Ahaldundu seme-alabak: ardurak eman, naturan eta inguru ezberdin eta anitzetan moldatu daitezela,...
Mugatu pantaila aurrean egon daitezkeen orduak.
Elikadura: orekatua izan dadila.
Hitz egin eta entzun zer kontatu behar dizuten, arreta jarri euren gustu eta interesetan, onar itzazue diren modukoak direla.
Mugak onak dira eta autoregulatzen laguntzen diete.