Arautegiak
Erabilera kontrolak
Erabilerarako kontrol orokorrak:
Internetera sartzeko diseinu estrukturala: sartzeko sare ezberdinak definitu etapaka eta irakasle eta ikasleena bereizturik.
Firewall - Suebakiak: segurtasun arrazoiengatik, suebaki ezberdinak ditugu zeinek ziurtatzen diguten Ikastolatik bisitatzen diren orriak seguruak direla.
Domeinua: Lauro Ikastolako edozein gailu-digital erabili ahal izateko, ikasle bakoitzak erabiltzaile bana du Ikastolako domeinuarekin (izena.deitura@lauro20.eus), zeinak aplikazio eta orrietara mugak jartzen dituen. Bestalde, historiala ezabatzeko aukera ezgaitua dago erabiltzaile hauetarako. Domeinu honekin beste gailu batzuk ere kontrolatu ditzakegu.
Chromebooken erabilera-kontrola
Sistema eragile propioa du eta aplikazio askok mugak dituzte definituta. Gainera, ikasleek ezin dituzte aplikazioak instalatu Ikastolako kudeatzaileak egiten ez badu.
Chromebook-a mugatua dago ikaslea Ikastolako domeinurarekin bakarrik sartzeko. Familiek eta irakasleek ikasleak sarean duen aktibitatea gainbegiratu dezakete, bere erabiltzailea eta historiala begiratuz, beti ere ikastolako domeinuan.
Kontrola handiago izan dadin, gailua gelan bakarrik erabiltzen da eta beti irakaslearen presentziaz.
IPADen erabilera-kontrola
MERAKI: kontrol-panela eta aplikazio ezberdinen instalazio eta erabilera desegokia gainbegiratu, bai eta galtzeagatik lokalizazioa aktibatzea ere Ikastolako informatikoaren eskutik.
APPStore blokeatuta: aplikazio, joko eta giza-sareak ezin dira instalatu.
"AULA" aplikazioa: irakasleak ikaslearen aplikazioen erabilera eta Internetara sarrera kontrolatu ditzake gelan dagoen bitartean."Tiempo de uso" aplikazioa: iPad-aren sistemak duen prestazioa aplikazio ezberdinetan erabilera denbora kontrolatzen duena. Youtuben erabilera egunero 15 minutura mugatua dago. Zerrenda beltzak, webgunean diskriminatzeko. Aplikazio guztiak ezgaitu ditzake definitutako ordutegi batean.