Hizkuntza Normalkuntza izeneko Proiektuan (HNP), baita ELKARHITZ proiektuan ere,

euskararen erabilera bultzatzea dugu helburu.

2022/23 ikasturtean jarraipena emango diogu aurreko urteetako ildoari, eta berezitasun

batekin datorkigu ikasturtea: EUSKARALDIA daukagu prestatzeko, bultzada izan

daitekeelakoan gaude, eta ikasleak, tutoreak, eta irakasle guztiak inplikatzea espero dugu.

ELKARHITZ proiektuaren baitan aurten klaustro osorako FORMAKUNTZA saio bi izan

ditugu euskararen erabileran irakasle guztiok batera bultzatzeko: “Biluztu!

Autokonfrontazioan trebatuz”.

Formakuntza honen helburua, klaustroa ELKARHITZ proiektuko zutabe nagusia den

autokonfrontazioan trebatzea izango da, irakasleon eguneroko ahozko hizkuntzari buruz

hausnartzeko eta, horri esker, ikasleen ahozko jardun monosilabikoa diskurtso bihurtzeko

asmoz.

Aurretik aipatutako hauez gain, ekimen hauek aurrera atera nahi ditugu:

  • Kanpotik etortzen zaizkigun Programak:

      • Ikas2deak: Hizlaria aukeratzen dugu bere lanbide/ikasketei buruz hitz egitera etortzeko.

      • Idazleak ikastetxera: Idazleen Elkarteak eskaintzen digu literatura munduan ezaguna den profesional batekin egoteko aukera.

      • Arabako Bertsozaleen Elkartearen “Bertsoa Bizi Gazte” programan sartu gara, aurten DBHko 3. mailan eskainiko da (aste batean, talde bakoitzak 4 saio izango ditu).

      • Musikariak ikastetxetan: euskal musikari bat etorriko da bere lanari buruzko nondik norakoak azaltzera.

    • Gurean antolatzen ditugunak:

      • Ikasle-Batzordea: indarra eman nahi diogu honi, ikasleen arteko esparrua eurek moldatu dezaketela ikustarazteko. Euskaltzale diren heinean, batzordekide hauek institutuko ikasle guztientzako erreferenteak izango dira.

      • Irakasle-Batzordea osatu dugu urteko jarduerak planifikatu eta aurrera eramateko. 6 irakasle boluntario ditugu, osteguneko 7. saioan elkarrekin egoteko prest daudenak.

      • Urtean zeharreko egun seinalatuetan gure presentzia azpimarratu: Euskararen Egunean, Gabonen aurreko jaian...

      • Euskararen Erabilera Txapelketa: DBHko 1. eta 2. mailako talde guztietan txapelketa antolatuko da.

      • Euskal literatura bultzatzeko, liburu berri batzuen erakusketa eta mailegu-sistema antolatzen segituko dugu.

      • Paisaia linguistikoa jarri nahi dugu euskaraz egitera/ euskara maitatzera animatzen.

      • AEK-k eta Udal Euskaltegiak C1 azterketa prestatzeko asmotan urtean zehar eta ekainean antolatzen dituen ikastaroetan 1. Batxilerreko ikasleek parte har dezatela animatu/bideratzea.

      • Ikasle etorri berrientzako euskalduntze jarduerak prestatuko ditugu.

      • Aiaraldea aldizkaria hamabostean behin gela guztietan banatuko dugu.

      • Esperientziak izeneko hitzaldiak antolatuko ditugu Batxilergoko ikasleentzat bertan lanean dauden irakasleekin, zein ikasle ohi batzuekin, euren ahotik entzuteko euskara eta haien bizitza profesional edo pertsonala nola lotu den.