Azken hilabetean “Limoiondoaren loreak” izeneko liburua irakurri dugu 1.mailan Euskara klaseetan. Astean behin horren inguruko tertulia egin dugu. Oso gustura , gainera.Liburua irakurri ahala zenbait galdera etortzen zitzaizkigun burura eta Lur Gallastegiri, idazleari, etortzeko proposamena egin genion.
Baietza eman zigun eta azken tertulia berarekin izan dugu.
Tertulia horretan genituen zalantza guztiak argitu ditugu. Horrez gain, berak informazio gehiago eman digu. Hala ere, ez da horretara mugatu. Guk liburuaren inguruko iritziak ere eman dizkiogu.
Hona hemen izandako tertulien bideoak.