DEFINIZIOA
Rock musika musika estilo bat da. 1950eko hamarkadan sortu zen Ameriketako Estatu Batuetan "rock and roll" izenarekin, eta 1960ko hamarkadatik aurrera hainbat estilotan garatu zen, bereziki Erresuma Batuan eta Ameriketako Estatu Batuetan[1][2]. Bere sustraiak 1940eko hamarkadan eta 1950ekoan garatutako estiloan ditu, blues, rhythm and blues eta country musikatik eragina jasotzen zuen musikan. Rock musikak beste estilo askotatik ere jaso zituen eraginak, hala nola blues elektrikoa, folk musika, jazza, musika klasikoa eta beste estilo batzuetatik. Rocka gitarra elektrikoan zentratu da, normalki baxu elektrikoa, bateria eta abeslari bat edo gehiago dituen musika-taldeak osatuz. Rocka, normalki, 4/4 konpasean egiten da, ahapaldietan garapena eta errepikatzen den estribillo batekin, baina generoak era askotako konposizioak ditu. Pop musikan gertatzen den bezala, abesti askok maitasun erromantikoa lantzen dute, baina askotan erabili da gai sozialak edo aldarrikapen politikoak egiteko.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Rock
Su Ta Gar euskal musika talde bat da, heavy metal estilokoa. Aitor Gorosabel, Xabi Bastida, Asier Osoro eta Borxa Arrillaga musikariek sortu zuten 1987 aldera, Eibarren (Gipuzkoa); lau fundatzaile haietatik, Gorosabelek eta Bastidak jarraitzen dute. Dagoeneko, estudioko hamahiru disko kaleratu dituzte, eta zuzeneko kontzertuekin osaturiko bortz bideo. Su Ta Gar euskarazko heavy metal musikaren aitzindaritzat jotzen da.
Itziarri egin diodan audioa