UKELELEAren ezarpena LH4ean hasi dugu LA SALLE ikastetxetan; ikasturtez ikasturte LH5 eta LH6ra eramango duguna.
2020-2021 ikasturtean ITBren ezarpenarekin sortu dugun MATERIAL GEHIAGARRIA DA hau.
2020-21 ikasturtean LH4ko ikasleekin hasi ginen lanean. Zorionez, uste baino arrakasta handiagoz, gainera!
Ikasle hauek hazi ahala, 2021-2022 ikasturtean, LH5eko ikasleak ezezik, LH4koak ere ukelelearekin jardun ziren MUSIKA TAILERrean. Hasierako buruhauste eta beldurrak gainditu genituen!
2022-2023an, eta dagoeneko MUSIKA TAILERRA finkatuta, ukelelearen ezarpena arrakastatsua izan dela esan dezakegu.
2023-24 ikasturtean materiala zabaltzen goaz. Zerbitzari aldaketa dela eta hainbat lotura berrezarri beharrean gaude. Pazientzia apur bat mesedez!
2024-25 ikasturte hasieran hondatutako hamaika lotura konpondu... eta igo gabe nituen fitxak, playback-ak... igo ditut: Lau teilatu, Lagun Joxe, Blowin' in the wind... Baita abesti berri gehiago gehitu ere: Bulegoren "ezer ez da berdina" eta "zurekin", Nøgen taldearen "Nora" eta "Glastonbury", Janus Lesterren "DapDap", Euskararen txantxangorria, Zetak taldearen "Aralarko dama", eta abar.
2025-26 ikasturtean zehar abesti gehiagoz hornitzen goaz, pixkanaka-pixkanaka: Urtz-en "Ez gaitu inork geldituko", Gontzal Mendibilen "Merezi ote" abestiari Chill Mafia-k egindako bertsioa edota IZAROren Olentzero bertsioa Pirritx eta Porrotx-ek lagunduta. Ikasgelan ZUBITOAk erabiltzen hasi gara (cejila). Horregatik, aurrerantzean fitxetan +2 edo +3 bezalako ikurrak ikusiko bazenituzte zejilla zenbatgarren trastean ipini behar den adierazi nahi du.
<<<< Milesker MUSIKA HIZTEGIAren egileei!