Ipuina irakurri aurretik egiteko galderak:
Zein uste duzue dela ipuinaren izenburua? Zergatik?
Nola jakin dezakegu zein den izenburua? Irakurriko dugu?
Izan al zarete inoiz gaztelu batean? Nolakoak dira gazteluak?
Nor biziko ote da gaztelu horretan? Zer topatuko dute Leirek eta Enekok?
Ipuina irakurri ondoren:
Zer topatu dute gazteluaren barruan?
Nola jakin dute hori mamu bat zela? nolakoak izaten dira mamuak?
Mamuak benetazkoak dira?
Zuei zerk ematen dizue beldurra?
Zer egiten duzue / Norengana jotzen duzue beldur zaretenean?
Ipuina ikusi aurretik egiteko galderak:
Zer gertatzen zaio marrazkian ikusten dugun umeari? Zergatik dago beldurtua?
(Irakurri aurretik) Zein uste duzue izango del ipuin honen izenburua? Zergatik? Goazen irakurtzera zer jartzen duen.
Zer uste duzue dagoela umearen ohe azpian? (Zerrenda idatzi dezakegu arbelean)
Ipuina ikusi ondoren:
Gogoan duzue ze piztia zeuden haurraren ohe azpian?
Denak beldurgarriak al ziren? zein zen beldurgarriena?
Eta zuei zerk ematen dizue beldurra?
Munstroak benetazkoak dira?
Zuei zerk ematen dizue beldurra?
Zer egiten duzue / Norengana jotzen duzue beldur zaretenean?
ZERUAN IZAR
LURREAN BELAR,
AMETS GAIZTOA
UXATU AZKAR.
ANDRE SANTA INES,
BART EGIN DUT AMETS
BART EGIN BADUT GAITZEZ
GAUR EGIN DEZADAN ONEZ.
XANDULI MANDULI
IKILI KLIK
EMAN GOXOKIAK GURI
Eta zuek zein duzue gustokoen?
ZIRIA
EDO SARIA?
Marrazkiak inprimatu ahal izateko egin klik nahi duzun marrazkiaren gainean. Ondoren deskargatzeko aukera izango duzu.