Martxoak 25
Gu ere euskara gara? Nortzuk gara euskara (lagunak, familiakoak, auzokoak…)?
Nahi duen oro izan daiteke euskara?
Zuen ustez, guztira, zenbat gara euskara garenak?
Nola lagundu diezaiekegu euskara gehiago izan nahi dutenei? (euskaraz dakitena erabili dezatela eskatuz, euskarazko hitz batzuk irakatsiz, euskara ikastera animatuz…)
Martxoak 26
Galderak egin:
Nola izena dute ipuineko pertsonaiek?
Zure ustez, nola sentitzen ziren Gar eta Kea ekaitza lehertu zenean?
Zu nola sentitzen zara horrelakoetan?
Nolakoa zen Gar? Eta Kea?
Non bizi da Gar? Nondik dator Kea? Hori nola da posible?
Atertzean, zer ikusi zuten zeruan? Nola sentitu ziren?
Amaieran, zertaz konturatu ziren? Zer da katebegi bat?
Martxoak 27
Korrika txikia nola egingo dugun azaldu eta petoa prestatu (kateorratza)