Larramendi Ikastolako Agenda2030

Eskola Agenda 2030 ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.

2015ean, Nazio Batuen Erakundeko kideek garapen jasangarrirako ibilbide-orri bat sortzea erabaki zuten, nazioarteko komunitate osoa inplikatuko zuena, hala nola enpresak, unibertsitateak, eskolak eta udal- eta eskualde-gobernuak.

Bertan GURE MUNDUA ERALDATZEN dokumentua aurkeztu zen: garapen iraunkorrerako Agenda 2030, garapen jasangarrirako 17 helburuekin (17+1 Euskadin) eta 2030erako helburu horiek betetzeko eta arazo ekosozialei konponbidea bilatzeko konpromisoa.

Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GHI) pobreziari amaiera emateko, planeta babesteko eta mundu osoko pertsonen bizitza eta oparotasuna hobetzeko ekintzarako dei unibertsala da.

Ikasturte bakoitzean helburutariko bat landu egingo da, horren inguruko hausnarketa eginez eta ekintza ezberdinak proposatuz eta aurrera ateraz.