Familia eskola

Familia-eskolan gure seme-alaben hezkuntza prozesurako oso lagungarriak izango zaizkigun ezagutzak eta baliabideak eskuratzeko aukera edukiko dugu. 

Behean ikasturte honetarako adostu dugun egutegia agertzen zaizue; saioak beti ostegunetan 9:35etik 11:05era izango dira.

Urriaren 19ko bileran ikasturtean zehar jorratzeko gaiak adostu ondoren, azaroaren 9an hasiko gara lehen saioarekin. 

Era berean, zalantzarik, komentariorik edo iradokizunik edukiz gero, hemen daukazu harremanetarako helbidea:familiaeskola-eguzkilore@lakuabizkarra.eus 

2023/2024 ikasturterako egutegia

OHARRA: VITORIA-GASTEIZEN 2024ko MARTXOTIK EKAINERA PROGRAMATUTAKO GURASO ESKOLEN SAIOAK

Jarraian agertzen zaizuen estekan kontsultatu ahal izango dituzue Vitoria-Gasteizen martxotik ekainera programatu diren Guraso Eskola guztien saioak eta horietan jorratuko diren gaiak, animatu eta parte hartu!: 

https://www.vitoria-gasteiz.org/docs/wb021/contenidosEstaticos/adjuntos/eu/07/46/100746.pdf 

2023/11/09: DIZIPLINA POSITIBOA. OIHURIK GABEKO HEZKUNTZA 

Seme-alaben erreakzioak, gure erreakzioak, guraso-estiloak ezagutzea... funtsezko alderdiak dira elkarri laguntzeko eta seme-alaben hezkuntza prozesua era lasaian eta osasuntsuan aurrera eramateko.

Atzoko saioan Gasteizko Udalak eskainiko dituen saio interesgarri batzuen berri eskaini ziguten (klikatu ondoko gezian):

¿Y MI MÓVIL, PA CUÁNDO?

TUPER PLAY 6-9 URTE BITARTEKO UMEENTZAT

Saio honetan adin tarte hauetako umeentzat egokiak diren merkatuko jolasen berri eskainiko da. Eguberriak gertu ditugu eta saioa aukera polita izan daiteke adituen orientabideak jasotzeko.

 


2023/11/23: DIZIPLINA POSITIBOA. OIHURIK GABEKO HEZKUNTZA. NORBERE BURUA ZAINDU.

Seme-alaben erreakzioak, gure erreakzioak, guraso-estiloak ezagutzea... funtsezko alderdiak dira elkarri laguntzeko eta seme-alaben hezkuntza prozesua era lasaian eta osasuntsuan aurrera eramateko. Saio honetan aurrekoan landutakoarekin jarraitzeaz gain, autozaintzaren alderdia ere jorratuko dugu. Animatu eta parte hartu!

2023/11/30: DIZIPLINA POSITIBOA. ARIKETAK, PRAKTIKA.

Seme-alaben erreakzioak, gure erreakzioak, guraso-estiloak ezagutzea... funtsezko alderdiak dira elkarri laguntzeko eta seme-alaben hezkuntza prozesua era lasaian eta osasuntsuan aurrera eramateko. Saio honetan aurrekoetan landutakoarekin jarraitzeaz gain, alderdi praktikoak ere jorratuko ditugu, interesgarriak izan daitezkeen ariketak planteatuz.


2023/12/14: DIZIPLINA POSITIBOA. AUTOZAINKETA.

Seme-alaben erreakzioak, gure erreakzioak, guraso-estiloak ezagutzea... funtsezko alderdiak dira elkarri laguntzeko eta seme-alaben hezkuntza prozesua era lasaian eta osasuntsuan aurrera eramateko. Saio honetan aurrekoetan landutakoarekin jarraitzeaz gain, autozainketaren garrantzia azpimarratuko da.


2024/01/11: ANTSIETATEA ETA DEPRESIOA UMEENGAN

2024/01/25: ANTSIETATEA ETA DEPRESIOA UMEENGAN


2024/02/08: ANTSIETATEA ETA DEPRESIOA UMEENGAN


2024/02/22: KUDEAKETA EMOZIONALA, FRUSTRAZIOA ETA BESTE EMOZIOAK 


2024/03/07: KUDEAKETA EMOZIONALA, FRUSTRAZIOA ETA BESTE EMOZIOAK 


2024/03/21: KUDEAKETA EMOZIONALA, FRUSTRAZIOA ETA BESTE EMOZIOAK