Koldo Mitxelenako bihotzeko fonoteka musikaren bidez ikasleak euskal kulturara, eta, zehazki, euskal musikagintzara hurbiltzeko proiektua da.

Guztion artean Koldo Mitxelena institutuko fonoteka sortzea da helburua. Fonoteka horretan bildutako grabazioen bidez, ikasleek, ikastetxean dauden urteetan, euskal musikagintzaren aldi ezberdinetako testigantza ezberdinak jasoko dituzte, eta, gainera, urtero-urtero abesti berriak gehituko zaizkio.

Ikasleek beraiek egingo dizkiete grabazio desberdinak ikastetxearen komunitateko parte diren edo izan diren lagunei, eta elkarrizketatuek aukeratu duten abesti hori zergatik aukeratu duten azalduko dute.