Azaroak 25
INDARKERIA MATXISTAREN KONTRAKO EGUNA
INDARKERIA MATXISTAREN KONTRAKO EGUNA
EGUNA IKASTETXEAN
Ez dira hildakoak, eraildakoak dira
Ikerne Zarate kazetariak Hitzan idatzitako berria eta elkarretaratzearen argazkia.
NERABEENTZAKO GIDAK
Indarkeria Matxistaren aurkako gida
Ondarroako Udalak ateratako gida, gazteei, neska zein mutil, zuzenduta.
Ikasleekin irakurri eta komentatzeko.
LABURMETRAIAK
Emakumeoi zer gertatzen zaigun. Ingelesezko azpitituluak.
Laburmetrai honek, gazteen artean, emakumeen aurkako indarkeriaren prebentziorako tresna izan nahi du, betiere, haien ikuspuntutik abiatuta. Neska gazte batek, bere egunerokotasunean eta eszena desberdinetan, bikotearengandik pairatzen dituen kontrol egoerak isladatzen dira.
Sortzailea: EMAISIA ELKARTEA - Aholkularitza pedagogikoa: URTXINTXA ESKOLA - Laguntzailea: EMAKUNDE
DOKUMENTALAK
Horma ikusezinak, Matxismoaren arrakalak
Aiaraldeko 12 emakume, egunerokoan bizi dituzten mikromatxismoen inguruan solasean.
Pepe y Pepa: La escalera de la violencia
Soziologo batek pausoz pauso azaltzen du gazteak nola sartzen diren indarkeriaren zirkuluan.
Ordubeteko dokumental interesgarria. Matxismoaren ezaugarriak aztertzen ditu: amodio erromantikoa, jeloskortasuna... eta nerabeengan jartzen du begirada batez ere.
Bizitzan zehar emakumeok jasotzen ditugun mezu matxistak BATXILERGOKO IKASLE BATEN BAKARRIZKETAN.
Isabel Coixetek egindako dokumentala.
Las Mariposas: Las hermanas Miraval
Azaroaren 25a, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna, Mirabal ahizpen omenez aukeratu zen. Dominikar Errepublikako ekintzatzaile politikoak ziren eta 1960ko azaroaren 25ean erail zituzten hiru ahizpak, Rafael Leonidas Trujillo diktadoreak aginduta.
ABESTIAK
Tongo bandak, azaroak 25erako, hainbat artistarekin elkarlanean egindako bideoklipa. La Furiak, La Otrak, La Marek eta Vera de Mafaldak hartzen dute parte, "Ni una menos" lelopean, Tongo taldearen Kunbia erritmoa duen abesti honetan.
PRENTSA ARTIKULUAK ETA BESTELAKO ARGITALPENAK
Berria egunkariaren gune berri honek, Emakundek babestuta, indarkeria matxistarengatik 2003tik eraildakoen datuak eskaintzen ditu mapan kokatuta. Urtearen edo adinaren arabera iragazi daitezke datuok.
Indarkeria matxistaren datuak Euskal Herrian 2017an
EITBko berri honek Euskal Herrian jarritako salaketen inguruko datuak aztertzen ditu.
Argia aldizkariaren atala gaiaren inguruan: berriak, artikuluak, dokumentalak, iritzi artikuluak...
Micromachismos: 4 muestras sutiles de machismo cotidiano
Psicología y Mente web orriko artikulu honetan sikologo batek mikromatxismoa zer den azaltzen du eta lau adibide garbi jartzen ditu.
SENTSIBILIZAZIO KANPAINAK
Campaña contra la violencia de género: Cambia el trato
Gizonezkoei zuzendutako kanpaina, kalean emakumeekin izaten dituzten jarrera matxistez ohartarazteko. Euren inguruan halakoak gertatzen direnean esku hartzera animatzen dituzte.
Bi aktore gizonezko dira protagonistak eta bideo hau lagunen artean konpartitzera animatzen dituzte gizonezkoak.