Zer da berbalagun?
Ekimen honek harremanetan jarri ditu guraso euskaldunak edota euskara ikasten ari direnak egoera berean dauden beste familia batzuekin, eta familia- edo lagun-giro erabat euskaldunean murgildu ditu.
Gainera, hitz egiteko oraindik ausartzen ez bazara, Belarriprest figura ere aurreikusi dugu talde hauetan. Ez duzue aitzakiarik.
Nola egingo dugu?
Guraso-talde txikiak sortuz, euskaraz dakien jendea eta ikasten ari direnak elkartuz, talde bakoitzak adosten dituen ordutegi eta egunetan euskaraz hitz egiteko.