TEORIATIK PRAKTIKARA

ZER DA TEORIATIK PRAKTIKARA?

Gaur egun eta etengabe gertatzen ari diren aldaketeekin, ikastetxe guztiek,aldi berean, aldaketa-prozesu horretan sartuta daude.  Horren ondorioz, ikastetxeek behar horiei erantzuteko praktika eraginkorrak sortzen eta bilatzen ari dira etengabe. Agerikoa da eta forgatuta dago praktika onak lagungarriak direla gure ikasleen garapenerako.

Ideia horretatik abiatuta eta KH sarearen oinarritako bat izanik Teoriatik Praktikara egitasmoa antolatzen dugu. Bertan, lan egiteko modu berriak bultzatu eta ikasteko aukera ematen da.

Astebetez, hainbat ikastetxeek ateak irekiko dituzte beren ikastetxean garatzen duten praktika on hori erakusteko. Aurrez zehaztutako egutegi eta ordutegian, gertutik ikusi eta ezagutu nahi duten guztiek izango dute horretarako aukera. Esperientzia aberasgarria da, azalpen soil bat baino gehiago, garatzen den leku berean ikusten baita.