2025 urtea hasi berri dugun honetan, “MUNDU HOBEA GURE ESKU DAGO” lemari gogotsu eutsi nahi diogu; hori horrela, urtarrilaren 20tik 25era ELKARTASUN ASTEA antolatu du JAKINTZA IKASTOLAK. Aurrera eramango ditugun ekintzen artean ELKARTASUN KROSA aipatu nahiko genuke mezu honen bitartez. Denon artean, Ordiziako plazari birak emanez, MUNDUARI ITZULI OSO BAT egitea jarri dugu erronka modura, hau da, denon artean, pausoz pauso, 40000km egitea elkartasunaren alde.
Urtarrilaren 24an, ostirala, izango da, eta MUNDU GUZTIA DAGO GONBIDATUA ekimen honetan parte hartzera.
Belar txarrak kendu, ingurua txukundu eta landareak ereiteko prest! DBH2koak lan eta lan dabiltza baratzean!
🔵 Gaurkoan, apirilaren 2an, Autismoaren Nazioarteko Eguna ospatu dugu ikastolan. Gure ikasleek sentsibilizazio jarduera ezberdinak egin dituzte, autismoa gertuagotik ezagutzeko eta ulertzeko. Guztiok gara ikastolako pieza garrantzitsuak eta elkarrekin osatzen dugu puzzlea. 🔵
Ikastolan pieza guztiok egiten dugu bat! 🧩💙
1.mailako ikasleek, Maddalen pediatrak emandako aholkuak kontuan hartuta eta gorputza osasuntsu mantentzeko elikadurak duen garrantziaz jabetuta, hamaiketako osasuntsua prestatzeko eta dastatzeko aukera izan dute.
Ze koloretsua eta zaporetsua gure haimaketako osasuntsua!
🍓🍇🍌🍊🍐
1.mailako ikasleek, “Gure gorputza, gure altxorra” proiektuan murgilduta dauden honetan, bi bisita izan dituzte: Maddalen Erauskin pediatrarena, alde batetik eta familiak gelara egitasmoaren barnean, ASPANIF elkarteko kidea den Eider Lopetegirena, bestetik. Hala, Maialenen eta Eiderren eskutik giza gorputzaren inguruko zenbait xehetasunen berri izan dute ikasleek eta horrez gain, nork bere gorputza maitatzearen eta zaintzearen garrantziaz ohartu dira.
Saskibaloi txapelketako irabazleak (gizonezkoen ligan)
Frontenis txapelketako finalistak (emakumezkoen ligan)
Frontenis txapelketako irabazleak (gizonezkoen ligan)
Esku pilotako finalistak
Saskibaloi txapelketako irabazleak (emakumezkoen ligan)
Esku pilotako parte hartzaileak
(LH mailan)
Psikomotrizitate gelan telak jarri dituzte Haur Hezkuntzako eraikinean. 4 urteko ikasleak zirkoa gaia lantzen hasi direnez, 6.mailako ikaslea den Irati etorri zaie postura batzuk erakutsi eta telaren erabilera egokia erakustera. Saio honetan 4 eta 5 urteko ikasleak parte hartu dute. Gozatu ederra hartu dute postura eta teknika berriak praktikan jarriz!!!
Kimika Fakultatea bisitatu dugu eta esperimentu ezberdinak egiteko aukera izan dugu.
“Ongi etorri Goierrira!” proiektuari amaiera eman genion Valentinari (Argentinatik Ordiziara bizitzera etorri dena) ikasi duten guztia helaraziz; bideoak, egun pasa proposamenak, liburuxkak… eman genizkion eta oso eskertuta agertu zen.
A ze gida turistikoak izan ditugun!
5 urtekoen bisita izan dute 5.mailako ikasleek. Bidelagunek jolas eta jarduera ezberdinak egin dituzte, izugarri disfrutatu dute! Ekainean berriro elkartuko dira! Aupa BIDELAGUNAK!
Aupa Ikastola!
Zumarragako Zelai Ariztin izan ginen Eskolarteko Bertsopaper Lehiaketan. LH5etik DBH2ra bitarteko 15 ikaslerekin joan ginen eta goiz ederra igaro genuen. Bertsoak idatzi zituzten, Maddi Aiestaranen eta June Aiestaranen eskutik bertso-saio dibertigarria jaso zuten, eta, azkenik, sariak jasota itzuli ginen.
DBHko kategorian Lea Galparsorok irabazi zuen lehenengo saria. Bigarren saria, berriz, Saioa Barandiaranek. Poz-pozik etorri ginen ikastolara bueltan! Aze artista taldea!
"Dan Onslowekin esperientzia ahaztezina!"
Azken bi egunetan, Dan Onslow aktore ingelesa gurekin izateko ohorea izan dugu. Gure ikasleek primeran pasatu dute bere istorioetan parte hartuz ingelesa modu dibertigarrian lantzen!
Mila esker @chameleonteatro
Ixabel Agirresarobek, ahoz ahoko kideak, mitologiaren inguruko kontakizunak eskaini zizkien 4.mailako ikasleei. Barre eta algara artean euskaraz gozatu zuten gure ikasleek.
Donostiako San Telmo museoan izan ziren atzo 3.mailako ikasleak. Zazpi mirarien proiektuan murgildurik eta Mexikoko hildakoen egunaren inguruko lanketa egin ondoren, beraien hilarriak sortzeko aukera izan zuten.
4.mailako ikasleak uraren inguruko proiektuarekin amaitzen ari diren honetan, betaurreko magikoak jantzi, zientzialarien paperean sartu eta esperimentuak egin dituzte DBH3ko ikasleen gidaritzapean. Oso saio dibertigarriak izan dira eta asko ikasi dute esperimentatuz. Mila esker DBH3 ko ikasleei!
Azken egunotan, 3.mailako ikasleek ilusio eta ahalegin handiz prestatu duten ingeleseko antzezlana aurkeztu dute.
Ingelesa modu dibertigarri eta praktikoan erabiltzeko aukera paregabea izan da eta espero dugu bai ikasleek bai senideek momentu ederra gozatu izana.
Euskal Inauteriak ospatu ditugu Jakintza Ikastolan. Herriko kaleak kolorez eta musikaz bete eta alaitu ditugu. GORA EUSKAL INAUTERIAK!
Aurten ere talde handienaren saria irabazi dugu. Mila esker gure komunitateko kide guztiei: familia, ikasle eta irakasleei.
Aupa Jakintza Ikastolako neskak!
Martxoak 8: emakumeen nazioarteko eguna ospatzeko Ikastola morez jantzi genuen!
“Nolako mundua, halako ura” proiektuan murgilduta daude 4.mailako ikasleak eta ura gure etxeetara iritsi aurreko prozesu guztia ikusteko aukera izan dute Arriarango urtegian. Proiekturako baliagarria izango zaien informazio asko jaso dute. Mila esker #Gipuzkoakourak!
Martxoaren 22a, uraren nazioarteko eguna.
“Nolako mundua, halako ura!” proiektuan azken pausoak ematen ari dira 4.mailako ikasleak. Ura zaintzeak duen garrantziaz jabetu eta mezu hori jendeari helarazteko, “Aizu lagun, ura zaindu dezagun!”leloa daraman sentsibilizazio kanpaina batean murgilduta dauden honetan, gure herriko erreka eta inguruak behatzera eta bide batez bertako zaborra jasotzera joan ziren pasa den asteazkenean. Ura nola kutsatzen den aztertzea izango da hurrengo pausoa. Lan bikaina egiten ari dira!
Lanbideen inguruko proiektuari bukaera emateko, Irizar enpresan izan dira bisitan 4 urtekoak gaur arratsaldean, baina eguna aprobetxatzeko goiza Urretxun hasi dute, bertako parkeetan jolastuz. Oso pozik ibili dira eta asko ikasi dute gure neska-mutilek.
Mila esker bihotzez guraso guztiei zuen borodate onagatik.
Atzo DBH1eko ikasleak Irungo Oiasso erromatar museoan egon ziren Gizarteko klaseetan landutakoa praktikan jartzen. Ondoren, denbora librea eduki zuten ikaskideekin jolasean ibiltzeko. Primeran pasa zuten!
Nola etiketatu?
-->
0 zabor proiektua
Elikagai xahuketaren aurka, jangelako soberakinak nola bildu eta sailkatu ikasi zuten ekoliderrek. Orain, beraien gelakideei erakutsi eta proiektuari ekitea geratzen da!
Hau DBH3ko eta LH5ko ikasleak dira, janaria prestatzen Majoriko ate kanpoan jartzeko.z
Jakintza ikastola Norvegia, Frantzia eta Txekiar Errepublikako beste ikastetxe batzuekin garatzen ari den Sustainable Entrepreneurship of Europe Erasmus+ proiektuaren baitan, gure Batxilergoko ikasleekin zuhaitz eguna ospatu dugu Itsasondon. Iraola baserritik gertu dagoen paraje batean aitzurrak eskuan 200 haritz landatu ditugu!
Helburua izan da Itsasondoko udaletxearekin elkarlanean 1,28 hektareatako harizti bat berreskuratzen laguntzea. Gure ikasleek eginiko lana udalak berak larunbatean antolaturiko landaketari batu zaio, eta orotara, lehen fase honetan, 400 haritz landatu ditugu guztion artean!
Hamarkadak beharko dira bertako basoa garatu eta heldutasunera iritsi dadin, baina dagoeneko eman dugu horretarako lehen pausua! Baso honen gure inguruko biodibertsitatea kontserbatzen laguntzeaz gainera, beste hainbat ekosistemen zerbitzuak eskainiko dizkigu (esaterako, klima aldaketaren aurkako karbono hustuleku izango da).
Mila esker Itsasondoko udalari emandako aukera eta erraztasun guztiengatik!
Sustainable Entrepreneurship of Europe-Erasmus+ proiektuaren barruan jarduera gehiago izan zituzten DBH01eko gure ikasleek.
Alde batetik, AIZTI Ingurumen-zerbitzuaketik Amaia Fuste etorri zen. Amaiak modu erraz batean xaboi naturalak egiten irakatsi zigun! Ikasleek prozesuaren nondik norakoak ikasi ahal izan zituzten eta beraien xaboi pertsonalizatua sortzeko aukera ere izan zuten; bakoitzak bere xaboiari landareen olio esentzialen ukitu berezia emanez!
Gainera, Garazi Hach Embarek eta Maria Rodriguez izan genituen Saharar herriak bizi duen egoeraren inguruko berri ematera eta "Oporrak bakean" ekimenaren inguruan solasaldia eskaintzera. Ekimen honen helburua da Saharako errefuxiatuen kanpamentuetan bizi diren haur eta gazteei udako sasoia Euskal Herrian pasatzeko aukera ematea. Aurtengo udaran, uztaila eta abuztuan, 12 saharar haur eta gazte Zeraingo aterpetxean izango ditugu! Garazi eta Mariak gure ikasleak ere animatu zituzten ekimenean parte hartzera jardueraren bat antolatuz udararako.
2.mailako ikasleek Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatu dute. Bertan, proiektuan ikasitakoa sakondu eta San Juan baleontzia ikusteko aukera izan dute.
2.mailako ikasleek Donostiako Aquariuma bisitatu dute. Bertan, proiektuan itsasoari buruz ikasitako zenbait gauza gertutik ezagutzeko aukera izan dute. 🦈🪼🦑
Bide honek berebiziko garrantzia du gure ERASMUS+ proiektuaren barruan, dugun helburuetako bat bide tradizional hau berreskuratzeaz gainera bidean zehar topatuko ditugun balio natural, historiko eta kulturalak ezagutarazi, berreskuratu eta kontserbatzea helburu duten hainbat ekintza burutzen burutzen ari baikara (bidearen homologazio prozesua abiarazi, ondare aipagarrienaren inguruko informazioa bildu eta zabaldu, bidearen inguruko haurrentzako liburu baten argitaratzea...); baina horien berri aurrerago izango duzue!
Ordiziara iristea atzerriko ikasleek gure azoka bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute, duen historia eta garrantziaren berri izanez. Goizeko saioa amaitzeko, Ordiziako udaletxean alkateak ongietorria egin die ikasleei.
Goizekoarekin nahikoa ez eta arratsaldean Orikainera (Nafarroa) dute, bertako Salting Iruñan jauzi eta txiribuelten saio bat egitera. Pixkanaka astea aurrera doa, baina oraindik ere badituzten hainbat ekintza egiteko ERASMUS+ proiektuko ikasleek!
Jakintza Ikastola ere Palestinarekin. Palestinan erailtzen ari diren haurrak gure haurrak ere badira.
Aski da!
Elkarrekin Aste Santuari sarrera egiteko Agenda 2030 abestia abestu nahiz dantzatu dugu! A ze martxa! Guztion artean ea kontzientziak astintzea lortzen dugun!
Erasmus+ proiektuaren barruan, bisitan etorri zaizkigu Norvegiar eta Frantziako bi talde. Astelehenean herri kiroletan jarri genituen eta gureak nagusitu ziren. Primeran pasa zuten!
Gure ikastolako hainbat familiak Urruñan igaro dute eguna, Urruña eta Ziburuko ikastolen aldeko jaian parte hartuz eta dituzten oztopo guztien aurrean elkartasuna eskainiz. Iparraldeko lagunek egun pasa bikaina antolatu dute: haurrentzako jolasak goizean, ondoren, bazkari ederra prestatu dute Urruñako elkarte batean eta arratsaldean Xabaltx eta Foisis Jaunak protagonista izan dituen kantaldiaz gozatzeko aukera izan dute, zeinetan, bi ikastoletako haurrek ere abesti bana abestu duten.
Mila esker guztiagatik!
ELGARREKIN IKASTOLAK AURRERA!
ELGARREKIN, GORA EUSKARA!
Jakintza Ikastolako Erdizia guraso elkarteak, topaketa bat antolatu du Urruñako Ikastolako familiekin asteburu honetan. Familiak gelara egitasmoa eta Urruñako topaketa aitzaki, atzo, Jon Ordoñezen bisita izan genuen. Seaska eta euskararen transmisioari buruz hitz egitera etorri zen eta oso mezu esanguratsuak bota zizkigun: "Euskara belaunaldiz belaunaldi transmititu da. Gure erronka? Etorkizunari bultzada ematea!”
Bere kazetari lanaren inguruan pintzelkada batzuk ere eman zizkigun eta azaroan egin zuen elkarrizketa batetik abiatuta, Erramun Martikorena eta Pello Reparazen inguruan hitz egin zigun. Bi belaunaldi, bi estilo, baina helburu bera, euskarari bultzada ematea. Gure historia ezagutzea eta bizitzea ezinbestekoa da etorkizuna eraikitzeko. Asteburuan elkarrekin euskaraz bizi eta partekatzeko aukera izango dugu! Transmisioa ez baita soilik iragana gordetzea… etorkizuna elikatzea baizik!