ONGI ETORRI
JAKINTZA IKASTOLAKO
JAKINTZA IKASTOLAKO
AGENDA 2030 WEBGUNERA!
FAMILIA
IKASLE
IRAKASLE
LANGILE
Jakintza ikastola gorengo kalitatezko ikastetxe jasangarria izatea nahi dugu. Berrikuntzen bila diharduena. Herrian ondo txertatua eta ikasle guztientzat irekia. Bertako giza baliabideen prestakuntza eta asebetetzearekin, gure gurasoei eta batez ere ikasleen beharrei erantzuteko gaitasunarekin.
Ingurumen-hezkuntzak gero eta eragin nabarmenagoa izan du Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan, bereziki, 80ko hamarkadatik aurrera. Hasierako proiektuak puntualak eta partzialak izan ziren, baina, pixkanaka, proiektu zabalago eta integralagoetara pasatu zen gero.
20 urte baino gehiago igaro dira Jakintza Ikastola jasangarritasuneranzko lehen urratsak ematen hasi zenetik. Egun Ikastolak Agenda 2030 proiektuaren barruan, jasangarritasunarenzko bidean jarraitzen dugu ingurumenarekin erabat konprometiturik; baina, zer dago termino horren atzean?
JASANGARRITASUNA
Jasangarritasuna hitza erabiltzen da euskeraz ingeleseko sustainability hitza Itzultzeko. Latinean du jatorria, sus tenere terminoetan: gorde eta defendatu esan nahi du.
Inguru jakin batean, baliabide biofisiko, ekonomiko eta sozialak erabili behar direla inguru geografiko horren eraberritzeko gaitasunaren arabera, eta erabilpen horrek balio behar du, ez bakarrik gaurko belaunaldientzat, baizik eta etorkizunekoentzat ere, haientzat ere onurak eta beharrezko premiak beteta egon daitezen.