Nori zuzendua: Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei
Hizkuntza: Euskara
Lekua: Online (Zoom)
Eguna: Irailak 17
Ordutegia: 17:00-18:00
Ikasle kopurua: 100
Ainara Goikoetxea (ikasketaburua)
Edukia:
Bizikasi ekimenetik hainbat proposamen nabarmentzen dira (antolaketa-neurriak, aukera metodologikoak, curriculum-garapenak, estrategiak …), ikastetxeak prebentzioaren bidea probentziotik har dezan.
Bizarain LH ikastetxean, uste dugu ikasleek modu egituratuan, prestakuntza espezifikoaren bidez eta irakasleen lidergoarekin parte hartzea ahalbidetzen duen prebentzio-egitura bat Elkarbizitza zirkuluak direla.
Bizarain LH ikastetxean, uste dugu ikasleek modu egituratuan, prestakuntza espezifikoaren bidez eta irakasleen lidergoarekin parte hartzea ahalbidetzen duen prebentzio-egitura bat Elkarbizitza zirkuluak direla.
Bizarain LHko elkarbizitza-zirkuluek Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak inplikatzen dituzte, eta, jasotako prestakuntzari esker, aldian-aldian bilera batzuetan parte hartzen dute. Bilera horietan, harremanei, gatazkei eta eskola-jazarpeneko kasuei buruz ikusitako alderdiak lantzen dira. Prestakuntza horri esker, badakite, halaber, kasu horietako zeinetan ezin duten esku hartu, larria delako, edo noiz esku har dezaketen eta irakasleen laguntza noiz eskatu behar duten.
Gainera, elkarbizitza-zirkuluetako ikasleek Elkarbizitza Behatokian ere parte hartzen dute, jasotako prestakuntza eta egindako ekarpenak aprobetxatzen direla ikastetxeko elkarbizitza hobetzeko.
Familiek oso positiboki baloratzen dute parte hartzeko egitura hori, bizitza osorako balio duen ikaskuntza handia dela iruditzen zaielako.
Afrika Jimenez, Esther Arza eta Amaia Herrero
Edukia:
Elkarbizitza Planaren barruan aurrera eramaten ditugun jardueren artean, arrakastatsuenetariko bat ikasleen zirkuluak dira (Elkarbizitza gaietan parte hartzen duen organoa izanda).
Ikasleen zirkuluak: ikasgela bakoitzeko hainbana ikaslek osatutako egitura da, Elkarbizitza Batzordearen koordinaziopean; aldiro biltzen dira, ahal bada ikasgelatik kanpo taldearen tutoretza orduan. Helburua da ikasle hauek elkarbizitzarako agente aktiboak izatea, benetako protagonistak, gatazkak aldez aurretik identifikatuta balizko konponbidearen bila lan egin dezaten.
Lantzen diren edukiak:
Koldo Mitxelena BHIko irakasleak (Hezkidetzako arduradunak)
Edukia:
Gatazkei indarkeriarik gabe eta modu sortzailean aurre egin eta pertsonen, taldeen zein herrialdeen arteko berdintasuna, begirunea, elkartasuna, justizia soziala, harmonia eta antzekoak zabaltzea helburu duen gure Hezkidetza proiektua. Hala, Hezkidetza, bakearen hezkuntzaren oinarri ezinbestekotzat hartu dugu. Horregatik garrantzi berezia ematen diogu genero-indarkeriari gure proiektuan.
Gure eskola, eskola berdinzaleagorako bidean aurrera egin eta ikastetxean bideratzen ditugun praktika guztiak hezkuntza berdinzale honen gainean eraikiak izateko, Hezkidetza proiektua aurrera eramaten dugu.