GENIALLY: Power Point bezalako aurkezpen interaktiboak egin ahal izateko. Baina kasu honetan online ireki daitezke, beraz ez dute zertan Office aplikaziorik behar. Honetan, COMUNICAR_NOSeko aurkezpenak daude jada eginak (euskaraz ere).
LEARNINGAPPS: Aplikazio errazak egiteko webgunea. Txantiloiak daude hauek oso modu errazean egiteko. Aukera asko ematen ditu.
LIVEWORKSHEETS: Hemen fitxa interaktibo asko daude eta publikoak dira. Ikasgai askotakoak. Fitxak sortzeko, kontu handia izan behar dugu egile eskubideak ezin direlako zapaldu (eta jendea hasi da, liburuak eskaneatzen, besteen lanak edo PDFak interaktiboak bihurtzen... eta badakit honen inguruan arazoak egon direla, hala ere webguneak, edozein gauza publikatzerako orduan, honetaz abisatzen dizu...) baina badago material asko sortuta ere.
KUMUBOX: Ikastaroak eta fitxak deskargatzeko web orrialdea. Doako bertsioa du nahiz eta mugatuagoa izan.
FLIPPITY: Txantiloiak daude ariketa desberdinak egin ahal izateko.
QUIZLET: Unitateak sortzeko aukera ematen dizu, ariketa desberdinekin... Baina doakoa den bertsioa mugatua da.
G02- Moodle. Eskolak on-line. Baliabideak