Motrizitate lodia lantzeko ekintza desberdinak:
Etxean Lasterketak egin, lokotzen jolasa. (Beste edozer objeturekin egin, lurrean ipini eta bukaeran otzara batean jaso).
Soka batekin eta bote batzuekin zanko batzuk sortu eta jolastu.
Soka batekin, makilekin, artilearekin, arroparekin, sugea bezala egin edo beste edozein marrazki eta tarteetatik, oinez, korrika, saltoka, hanka baten gainean pasatu. (Adinaren arabera).
Animaliak imitatu eta mugitu, zikoina, elefantea, behia, pinguinoa….
Etxean lurrean etzanda adibidez, txandak errespetatuz bata bestearen gainetik pasatzea, eta bukaeran berriro etzan.
Etxeko sukaldean baldosan adibidez, marrak ukitu gabe salto egin, oinez edo marretatik jarraituz etab.
Boloetara jolastu, bote desberdinekin.
Lurrean marrazki desberdinak margotu edo koloretako zelloarekin ipini eta barruan objektu desberdinak ipini eta hartzera jolastu. Etxe batean adibidez, lehioetan, atean etab. Zuhaitzean adarretan fruituak.
Motrizitate Fina lantzeko aukera desberdinak:
Arropa zintzilikatzeko pintzekin jolastu, etxean lagundu.
Tapa desberdinak ireki eta itxi.
Objektu txikiekin ekintza desberdinak (esperimentazio askea):
Janariak, harritxoak, botoiak…
Goilare bat
Botila bat
Edalontziak
Pilotatxo txikiak, botoiak, janariak edo beste edozein gauza eskuekin hartu.
Elikagai desberdinekin adibidez, garbantzuak, makarroiak, babarrunak:
1-Denak nahastu eta esperimentatu. Sailkatu bakoitza ontzi batean(eskuekin, goilare batekin…)
2-Nahi den irizpidearekin edo denak nahastuta botila batean sartu.
3-Eredua emanda serieak egin (Makarrioa, botoia, garbantzua, edo koloreka nahi duzuen bezala)
4-Marrazkiak edo hizkiak egin.
5-Edalontzi batetik bestera pasatu.
Arrautza kutxa bat eta neurri ertaineko objektuak, intxaurrak, piezak, tapak, pilota txikiak… plater edo kutxa batean daude denak eta arrautza kutxako zulotxoetan kokatu behar dira. Pintza handi batekin edo eskuarekin hartuta.
Oihalak tolestatzea.
Papera moztea laguntzarekin. (Adinaren arabera)
Gomarekin jolastu. Eskuekin edo tutu desberdinak barruan sartzen ahaleginduz.