Antipsikiatriaren aldarrikapenak




“Biolentzia psikiatrikoan eragin handiena duten gizarte erakundeak dira estatua, familia eta medikuntza. Estatuak baimena ematen du buruko gaitza duten gaixo arriskutsuak gogoz kontra kartzelatzeko. Familiak onartu eta erabili egiten du aukera hori. Eta medikuntzak, psikiatriaren bitartez, erakundea kudeatzen du, eta behar diren zuritzeak eskaintzen ditu ”.

Thomas Szasz










Antipsikiatria psikiatria ofizialaren teoria eta praktika auzitan jarri zituen mugimendu kritikoa izan zen. Psikiatriaren beraren barnean sortu zen, 60ko hamarkadan. Buruko gaitzak zituzten pertsonen eskubideak aldezten zituen, psikiatriak erabilitako metodo ankerrak salatuta eta mediku-pazientearen arteko botere-erlazioaren aldea agerian utzita.

1930 eta 1950 urteen artean Estatu Batuetan prozedura oso bortitzak erabili ziren psikiatrian, hala nola, elektroshok-a eta lobotomia. Biztanleriak eta kliniko askok gogor kritikatu zituzten; ondorioz, 50eko hamarkadan, laborategi farmazeutikoek klorpromazina izeneko antipsikotikoa sortu zuten, eta azkar zabaldu zen. Hasieran –aurreko metodoen krudeltasunarekin alderatuta– aurrerapentzat hartu bazuten ere, ondorio kaltegarriak agerian gelditu ziren berehala, eta, berriro, eztabaida piztu zen.

Gauzak horrela, hainbat psikiatrak psikiatriaren aurkako mugimendu sakona eratu zuten. Ezagunenak David Cooper, R. D. Laing, Thomas Szasz eta, Italian, Roberto Basaglia izan ziren. Haiek ez zetozen beti bat teorizazioan; horregatik, mugimendu oso heterogeneoa izan zen antipsikiatria. Ikuspuntu aldaketa aldarrikatzen zuten. Biztanleriak nahasmendu psikologikotzat zuena –eta, batez ere, instituzioek zutena–, biztanleria kontrolatzeko trena zen haientzat, estigmatizazioa eta patologizazioa eragiten zutelako.

Antipsikiatriaren inguruan biltzen ziren autoreek bat egiten zuten gehiegizko medikazioaren aurka, baita etiketa-diagnostikoek eragiten zituzten arriskuen aurka ere. Haien ustez, psikiatrek eta medikuek diagnostiko psikiatrikoa ezartzeko etiketatzen zutena, jokabide jakin bat baino, pertsona osoa izaten zen, eta gizartean kokaleku bat ; hau da, pazientea buruko gaixotasuna zuen gaixo bezala hartzen zuten, pertsona oso bezala hartu ordez.

Tomas Szasz psikiatrak adierazi zuenez, gaixotasun mentalaren kontzeptu bera da desegokia. Haren ustez, gaixotasun terminoa gorputzaren eremuari dagokio, eta mentala terminoa, berriz, pertsonaren eremu existentzialari. Hortaz, pertsonaren ondoeza medikazioa erabiliz bideratu beharrean, jokabide eta egoera existentzialaren autoesplorazio gidatua erabiliz bideratzea proposatu zuen.


Jada azaldu dudan bezala, Erdi Aroko sorginak zein buruko gaitzen bat dutenak gizartearen pekamenezko biktima* dira; alegia, gizartea errugabetzeko aukeratuak izan diren pertsonak. Gizartea bere burua garbitzen saiatzen da hainbat kide sakrifikatuz, integritatea mantentzeko zein bizirik irauteko. Baieztapen horrek aurresuposatzen duena hau da: gizataldeek, maiz, pekamenezko biktima baten beharra daukate frustrazioa kanporatzeko. Zein dira suposizio horretara eramaten gaituzten frogak? Eta, zer funtzio sozial eta psikologiko betetzen du biktima horien suntsipenak? (...)

Ontzat eta onuragarritzat jotzen dena gorputzean, gizakiarengan edo komunitatean barneratu behar da, eta gaiztotzat edo kaltegarritzat jotzen dena, berriz, kanporatu. Irizpide hori mantendu egin da balio medikuek ordezkatu dituztenean balio erlijiosoak: osasunari mesede egiten dion edozer –elikagai onak, herentzia ona, ohitura onak– onartu eta sustatu egin da; gaixotasuna dakarren edozer, berriz, –pozoiak, mikrobioak, herentzia akastuna, ohituta txarrak– ezabatu eta baztertu egin da. Aurreko garaietan erritu erlijiosoak egiten ziren bezala egiten dira orain zeremonia psikiatriko berriak, barneratzeko ala baztertzeko, berresteko ala baliogabetzeko, goresteko ala degradatzeko. Ontzat hartzen dena, egun mentalki osasuntsu gisa definitua, bereganatu egiten da; txartzat edo gaiztotzat hartzen dena, egun mentalki gaixo gisa definitua, arbuiatu egiten da.(...)

Azalpen horrek azpimarratu nahi du psikiatria instituzionalak baduela zeremonia medikotik, eta, batez ere, izaera magikotik. Horrexegatik da jardute psikiatrikorako hain erabakigarria jendea sailkatzea: osasuntsu ala gaixo. Erlijio moderno eta zientifikoaren apaiz nagusi den psikiatrak ebazten duen berrespen ala baliogabetze sozialaren lehen urratsa da; sakrifikatuko den pekamenezko biktima –buruko gaitza duena– komunitatetik kanporatzeko justifikazioa da. Porrot egingo du zeremonia hori ekintza teknikotzat jotzeko edozein saiakerak. Adibidez, homosexualtzat hartu diren atzerritarrak herrialdeko hiritargotik kanporatzeko termino logiko eta arrazionaletan azaltzeko saiakera orok, edo, homosexualtzat hartzeko aintzat hartu diren irizpideak azaltzeko saiakera orok. (...)

Pekamenezko biktima beharrezkoa da, ordena sozialetik kanporatu beharreko gaitzaren sinboloa delako eta haren existitze hutsak komunitatearen gainontzeko kideak on bilakatzen dituelako. (...) Erailtzea ala eraila izatea; horra hor, oihaneko animalia harrapariaren bizi-legea. Estigmatizatzea ala estigmatizatua izatea; horra, berriz, gizartean bizi den gizakiaren bizi-legea. Gizakiak bizirauteko berebiziko garrantzia du taldean onartua izateak. Hori lortzen ez badu, pekamenezko biktima har dezaten uzten badu, ordena sozialetik kanpo geldituko da, edo sakrifikatu egingo dute.

*Gaztelerazko víctima propiciatoria edo víctima expiatoria.


SZASZ, Thomas: La fabricación de la locura, Kairós, Barcelona (1974), 269 eta 275-278. Moldatuta.

TESTUARI BURUZKO GALDERAK


• Taldeka jarrita hitzen jokoa dinamika erabili testuko zenbait kontzeptu zail argitzeko: pekamenezko biktima, ordena soziala, sakrifikatu, erritua.

    1. “Erdi Aroko sorginak zein buruko gaitzen bat dutenak gizartearen pekamenezko biktimak dira”. Zer esan nahi du esaldiak?
    2. Szasz-ek erritu erlijiosoak eta jarduera psikiatrikoak parekatzen ditu. Zertan?
    3. Zergatik dira beharrezkoak pekamenezko biktimak?



• Ikusi bideoa eta erantzun galderei idatziz.


  1. Zer funtzio daukate gaur egun diagnostikoek?
  2. Zergatik aldarrikatzen du erotasuna?
  3. Krisiak eragiteko, zerk dauka desoreka biokimikoek baino garrantzi handiago?
  4. Nolakoa izan behar du, haren ustez, profesionalen jarrera eroekiko?


Starry, starry night

Paint your palette blue and grey

Look out on a summer’s day

With eyes that know the darkness in my soul

Shadows on the hills

Sketch the trees and the daffodils,

Catch the breeze and the winter chills

In colors on the snowy linen land.


VincentDon McLeanDiskoetxea: United Artists Records


• Entzun abestia eta erantzun galderei.

  1. Margotu daiteke erotasuna?
  2. Zer kolore emango zenioke erotasunari?
  3. Izan daiteke artea eroaldia jasangarri egiteko modua?
  4. Nori eskaini dio abestia McLean-ek? Zergatik?
  5. Pasarte batean "you suffered for your sanity" esaten du. Zer adierazi nahi du?



UN LOCO

Es una tarde mustia y desabrida

de un otoño sin frutos, en la tierra

estéril y raída

donde la sombra de un centauro yerra.

Por un camino en la árida llanura,

entre álamos marchitos,

a solas con su sombra y su locura,

va el loco hablando a gritos.

Lejos se ven sombríos estepares,

colinas con malezas y cambrones,

y ruinas de viejos encinares

coronando los agrios serrijones.

El loco vocifera

a solas con su sombra y su quimera.

Es horrible y grotesca su figura;

flaco, sucio, maltrecho y mal rapado,

ojos de calentura

iluminan su rostro demacrado.

Huye de la ciudad... Pobres maldades,

misérrimas virtudes y quehaceres

de chulos aburridos, y ruindades

de ociosos mercaderes.

Por los campos de Dios el loco avanza.

Tras la tierra esquelética y sequiza

—rojo de herrumbre y pardo de ceniza—

hay un sueño de lirio en lontananza.

Huye de la ciudad. ¡El tedio urbano!

—¡carne triste y espíritu villano!—.

No fue por una trágica amargura

esta alma errante desgajada y rota;

purga un pecado ajeno: la cordura,

la terrible cordura del idiota.


Antonio Machadohttps://www.poemas-del-alma.com/un-loco.htm

TESTUARI GALDERAK


    1. Zer jaso duzu olerkia irakurrita? Tristura, itxaropena, erronka?
    2. Azken lau lerroek zer adierazi nahi dute?



Hay locuras para la esperanza,

Hay locuras también del dolor.

Y hay locuras de allá,

donde el cuerdo no alcanza,

locuras de otro color.


LocurasSilvio RodriguezDiskoetxea: Fonomusic


• Entzun abestia eta erantzun galderei.


  1. Zer aipatzen du, erotasunaren alde onak ala txarrak?
  2. Abestiak hau dio: Y hay locuras de allá, donde el cuerdo no alcanza, locuras de otro color. Azaldu esaldia.
  3. Zergatik dio erotasun batzuk ez direla sendatu behar?



MAD PRIDE EGUNA

• Ikusi bideoa eta erantzun galderei idatziz.

  1. Zergatik daude harro egun hori aldarrikatzen dutenak?
  2. Zein dira aldarrikapenak?
  3. Ero bazina, harro egongo zinateke? Zergatik?


• Elkartu lauko taldetan eta imaginatu ero-talde bat zaretela. Manifestu bat argitaratu nahi duzue, jendeak zuen egoera ezagutzeko. Zerrendatu idatziz zuen aldarrikapenak (dituzuen beharrak, aldarrikapenak, ardurak…).

• Behin eginda, alderatu manifestu honekin:

http://orgullboig.org/wp-content/uploads/2018/04/manifiesto_orgullo_loco_CAST.pdf

*Gaiaren inguruko informazio osagarria artikulu honetan: https://www.mentesana.es/salud-mental/que-reivindica-dia-orgullo-loco_1637



DEBATEA: BALDINTZA SOZIALEN ETA EKONOMIKOEN ERAGINA ZORAMENEAN


• Eztabaidarako Eztabaida bi mailatan dinamika erabliko duzue.

  1. Baldintza txarretan bizi den jendeak aukera gehiago du erotzeko?
  2. Zer lotura dute baldintza ekonomikoek erotasunarekin?
  3. Langabezia handia dagoen lekuetan ero gehiago egongo da?
  4. Familia eta harreman-sare zabala izateak eragina du erotasunean?