GRAMATIKA

Esaldien egitura

Baiezko esaldien ordena

·         Honako hau da jarraitu behar dugun egitura:

·         Izena + osagarria + aditza

o   Jon (izena) + medikuarenera (osagarria) + joan da (aditza).

o   Garazik (izena) + etxeko lanak (osagarria) + egin ditu (aditza).

Ezezko esaldien ordena

·         Honako hau da jarraitu behar dugun egitura:

·         Izena + ez + aditz laguntzailea + osagarria + aditza.

o   Ane (izena)+ ez + da (aditz laguntzailea) + medikuarenera (osagarria) + joan (aditza).

o   Mikel (izena) + ez + da (aditz laguntzailea) + eskolara (osagarria) + etorri (aditza).

Galderen ordena

Galdetzailea badago honako hau da jarraitu behar dugun egitura:

·         Galdetzailea + aditza + osagarria + ?

o   Norekin (galdetzailea) + joango zara (aditza) + oporretan (osagarria) + ?

Bai edo ez erantzuna duten galderak egiten ditugunean baiezko esaldien egitura bera jarraituko dugu:

·         Izena + osagarria + aditza + ?

o   Aitarekin (izena) + parkera (osagarria) + joango zara (aditza) + ?


Izen-sintagma eta aditz-sintagma

Izen-sintagma

Izen-sintagma izena ardatz duen egitura da. Izenak eta haren inguruan biltzen diren osagaiek osatzen dute.

Aditz-sintagma

Izen-sintagma ez den beste guztia da, ekintza zein den esaten diguna eta informazio gehigarria ematen diguna.


Deklinabidea

Izen-sintagmek zereginaren arabera, marka bereziak daramatzate. Adibidez, gauza bat pertsona bati eman diozula adierazteko, hau da, nori eman diozun adierazteko izen-sintagmari –ri partikula gehituko diozu. Partikula horri deklinabide atzizkia esaten zaio. Beheko taulan deklinabide marka nagusienak aurkituko dituzu.

Deklinabide atzizkien taula

Aditza eta aditz laguntzailea

Aditza

Aditz laguntzailea

o   Nor

o   Nor-nori

o   Nor-nork

o   Nor-nori-nork

Hitz-familiak

Hitz eratorriak

Hitz batetik sortzen diren hitzak dira. Erro bera dutela esaten da:

o   astea, asteburua, astelehena, asteazkena...

o   Liburua, liburutegia, liburugile, liburugintza...

o   birraitona, berregin, deskonposatu, ezezagun...

o   argazkilari, mutiko, euskaldun, euskaltegi...


Testuinguru bera duten hitzak

Testuinguru berean sartzen diren hitzek hitz-familia bat sortzen dute.

o   arkatza, borragoma, arbela, irakaslea, ikaslea...

o   behia, ardia, zaldia, txerria, oilarra...