Letretatik esaldietara

Sarrera

Blog honetan, irakurmena eta idazmena lantzeko hainbat jarduera aurkituko dituzu, guztiak Powerpoint formatuan. Entzuteko jarduerak direnez, bozgorailuak edo aurikularrak beharko dituzu haiek egiteko.

Ariketa-bilduma hau Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleentzat pentsatua dago, bai ikasgelan bai etxean (gurasoekin) egiteko. Hasiera batean, irakurtzen ikasteko prozesuan lehenengo urratsak ematen ari diren haurrei zuzenduta dago; hala ere, maila altuagoko ikasleei ere lagungarri izan dakieke.

Edozein modutan ere, jarduera guztiak deskargatu ditzakezu; era horretan, nahi dituzun aldaketak egiteko aukera izango duzu, zure beharretara hobeto egokitzeko.

Letretatik hitzetara bloga IRALE programaren R400 ikastaroan sortu da, eta 9 letras izeneko blogean oinarrituta dago.

Ikasmaterial osoan EIMAren Ahoskera estilo-liburuak zehaztutako ahoskera- eta prosodia-irizpideak bete ditugu.