Mintegiaren helburuak: “Klaustroetan digitalizazio ubideen dinamizazioa prestatzea, irakasleei bertatik bertara laguntza eskaini ahal izateko. Etapaka, kalitatezko baliabide digitalak moldatzea eta sortzea.”
Amaierako produktua: Mentore bakoitzak ikasleen konpetentzia digitala garatzeko kalitatezko 2 baliabide digital aurkeztu beharko ditu, gida didaktikoa ere barne izango duelarik. Amaraunan partekatu behar izango dira.
1.2.2. Digitalizazioa (18. or)
DigCompEdu Gelan sarea. Mentoreak deituta, bere mentoretzapean dauden ikastetxe guztietako erreferenteak (ikastetxetakoDigitalizazio Batzordearen koordinatzailea, lehenesten da ikastetxeko BeA figura izatea) hilean behin batzartuko dira . Sarea bera indartzeaz gain, bilera hauen helburuetako bat izango da, guztien artean, ikasturtean zehar, gutxienez, eredugarri izan daitezkeen 2 baliabide/eduki digital identifikatzea, ebaluatzea, beharrezkoa balitz, aldaketak egitea eta Amaraunan publikatzea. Baliabide digital horiek, batez ere, ikasleen konpetentzia digitala eta pentsamendu konputazionala, robotika eta programazioa bereziki landuko dituzte.
2.3.2. #DigCompEdu Gelan praktika-komunitatea (37. or)
IPDarekin lotuta, eta 2022-2023ko ikasturtean sortutako sareari jarraituz, #DigCompEdu Gelan praktika-komunitatea eratuko da 2023-2024 ikasturtean. Bertan, digitalizazioaren inguruan berrikuntza-proiektu jakin baten diseinuari, garapenari, jarraipenari eta ebaluazioari buruzko esperientziak, ezagutzak eta praktika onak partekatuko dira.
NORK ORDEZKATUKO DU IKASTETXEA: BeA figuren jarraibideetan ageri den moduan, ikastetxeko zuzendaritzak erabakiko du praktika-komunitate horretan parte hartuko duena BeA izango den edo beste irakasle bat izango den.
Azken kasu honetan, BeA figurak irakasle horiekin koordinatzeko ardura izango du, praktika-komunitate horren babespean garatzen diren berrikuntza-proiektuen ezarpenaren jarraipena egin ahal izateko.
Hala eta guztiz ere, lehenestuko da izendatzen den pertsonak irakasleen konpetentzia digitalen B1 mailako formazioa gaindituta izatea (2022-2023ko ikasturtean beren-beregi eskainitako ikastaroa), eta edozelan ere, derrigorrez, A2 mailako formazioa jaso eta gaindituta eduki beharko du.
Bilera hauetara pertsona bera joatea beharrezkoa da, taldean hartzen diren erabakiak eta egin beharreko atazak koherentziaz gauzatzen direla bermatzeko, eta era berean, talde-kohesioa bultzatzeko. Informazio gehiago eskainiko BeA figurei iraileko formazioan.
#DigCompEdu Gelan praktika-komunitatean ikastetxea ordezkatuko duen pertsona izendatuko da eta ikastetxearen eskura jarriko den galdetegi baten bidez jakinaraziko da pertsona horren datuak. Galdetegi hori erantzuteko azken eguna 2023ko urriaren 11 izango da.
EGITEKOAK: digitalizazioaren inguruan berrikuntza-proiektu jakin baten diseinuari, garapenari, jarraipenari eta ebaluazioari buruzko esperientziak, ezagutzak eta praktika onak partekatzeaz gain, mentoreen sare bakoitzak ikasturtean zehar, gutxienez, etapa bakoitzeko ikasleen digitalizazio- konpetentzia, pentsamendu konputazionala, robotika eta programazioa, zehazki, garatzen duen ikas-egoeren praktika onak partekatuko dituzte, eta horietatik, bi aukeratu, elkarrekin osatzeko. Adostutako ikas-egoerak partekatu egingo dira sistema osoan, Amarauna plataformaren bidez. Mentoreen laguntza eta formakuntza osagarria izango dute praktika komunitate hauetan.
BILEREN MAIZTASUNA: #DigCompEdu Gelan praktika-komunitateak hilean behin elkartuko da, aurrez aurre (ikus 1. eranskina).