TALDE BERDEAren eginkizunak

Talde berdearen lana oso garrantzitsua da. Horregatik,pasa den astean, haiekin kalera irtetzea erabaki genuen, ingurua aztertzeko asmoz.

Eskularruak jantzita gure kalea garbitzea erabaki genuen, eta bai, denetarik zegoen lurretik botata.

Gure herritarren ohiturak ezagutzea ere garrantzitsua dela pentsatu genuen eta horregatik, mikrofonoa eskuan hartuta kazetariak izan ginen. Etxeko ohituren inguruan hitz egiten egon ginen, eta argazki batzuk erakutsi genien eta nora bota behar zuten asmatu behar zuten. Ez pentsa galdera guztiak asmatu zituztenik!!

Bukatzeko, bi frutadenda eta okindegi batera joatea pentsatu genuen. Fruta dendakoei berrerabiltzeko fruta poltsak saltzea gomendatu genien eta oso ideia ona iruditu zitzaien.

Okindegian, zukua eskatu genuen eta plastikozko lastotxoak atera zizkiguten. Horren beharrik ez dagoela transmititu genien eta kontutan hartuko zutela esan ziguten.