ERLIJIO

Egun on neska-mutilak, denak ondo egotea espero dugu. Zuek ikusteko irrikan gaude!

Zer moduz aurreko astea detektibe lanetan? Seguru bikain moldatu zinetela. Ezer baino lehen, Bilboko Aste Santuari buruzko galderen erantzunak Sites honetan txertatuta topatuko dituzue. Bota egiezue begirada bat, mesedez.

Goazen jarraitzera!

Ikasturtea hasi genuenetik, Jainkoak eskaintzen digun guztiaz eta gugandik zer espero duen lantzen aritu gara: maitasuna sentitzea eta ematea, errukitsuak izatea, barkatzeko gai izatea, bigarren aukerak emateko eta hartzeko gai izatea, besteen ongia desiratzea, erratzen garenean gure hutsak onartzea…Dakizuenez, epe garrantzitsu baten aurrean gaudela, orain dela urteak, Jainkoaren semea den Jesus, gu salbatzeko munduan dagoen handiena eskaini baitzuen: bere bizitza!

Gogoratzen gai honen izenburua zein den? AUSARTAK GARA! Ba, Jesusek gure izenean egindako sakrifizio erraldoia lantzen jarraituko dugu. Horretarako, Sites honetan baita ere txertatuta duzuen dokumentua erabili beharko duzue. Liburuko 66.orriko testua irakurri ondoren, Jesusen bizitzako momentu oso garrantzitsu bati buruz ikasiko duzue. Dokumentu horretan, 3 orri jarraian topatuko dituzue: 2 informazio eta jarraibideekin, eta bat hausnarketa egiteko galderekin.

Animo detektibeak!


Seguimos con trabajo de detectives. Después de echar un vistazo a las respuestas sobre la Semana Santa en Bilbao, es hora de reflexionar sobre ser valientes, ¿recuerdas? Es el título de la unidad.Uno de los momentos importantes en la vida de Jesús, fue el llamado “La última cena”, bien pues con ayuda del 2 º documento que adjuntamos en el Sites, es hora de investigar qué ocurrió cómo actuó Jesús y si crees que fue valiente o no y por qué.
Zuzenketak.pdf


Aurreko asteko lanaren zuzenketa.

LH 4, 2 azken afaria.pdf


Aste honetako lana. Gogoratu 3 orri daudela dokumento honetan. Denbora hartu irakurtzeko, informazioa bilatzeko eta hausnarketan, pentsatzeko ezer idatzi baino lehen.


ZUEN BERRI IZATEKO IRRIKAN GAUDE!

Idatzi nahi edo behar duzuen guztietan :)

Cristina López: lopez.cristina@indautxujesuitak.org

Marta Etxebarria: etxebarria.marta@indautxujesuitak.org