Gure gizartean beti dauden pobrezia-egoerak larriagotu egin dira
krisialdi ekonomikoa eta prezioen igoeraren ondorioz;
Hori da eta, pertsona askok DUINTASUN minimoarekin bizitzeko zailtasun handiak dituzte
eta ezin izango dituzte Gabonak ospatu.
Ez dago oso urrutira begiratu beharrik:
Bilbon bertan, oinarrizkoena falta zaien lagun asko aurki ditzakegu.
Gure ekarpena lagungarria izan daiteke egun hauetan hobeto bizitzeko
eta dituzten beharren zati bat betetzeko.
Gehien sufritzen dutenak... EZ dira gure LAGUNTZARIK GABE geratuko!
Aurtengo KANPAINAN, gure 1. eta 3.DBH-ko ikasleek
Ikastetxera ekarritako elikagaiak batu eta antolatuko dituzte.
Indautxuko Eskautak, Arrupe Elkartea eta Kofradiak ere, abenduaren 20an,
auzoko supermerkatuetara batuketa luzatuko dute.
Gainera, "erosketa" ON-LINE egiteko aukera mantenduko dugu.
Horretarako, galkorrak ez diren elikagaien
eta premia biziko beste produktu batzuen pack-ak erostea proposatzen dizugu,
SASKI SOLIDARIOen hiru eredu desberdinen bidez.
Saskiak osatzen dituzten produktuak dira
erakundeek gehien eskatzen dituztenak
eta, lehen pertsonan, kanpaina zuzentzen zaien pertsonei laguntzen diete.
ES05 3008 0248 1956 1420 4724
(Fundación Educativa Jesuitas Norte)