Bio eta Geo

Ikasturte honetako Biologiak izaki bizidunak aztertzen ditu, haien batasunaren eta aniztasunaren panoramika bat emanez. Organismo guztien ezaugarriak aurkezten dira (osaera kimikoa, antolaketa-mailak, zelula, moldatzeko gaitasuna, eboluzioa, materia eta energia lortu beharra, bizirik irauteko mekanismoak, ingurunearekiko harremana etab.), izaki bizidun konkretuak erabiliz talde taxonomiko nagusien organismo-tipo moduan.

Era berean, animalien eta landareen zelula-antolaketan eta ehunen azterketan sakontzen da. Etapa honetan garatzen eta osatzen dira izaki bizidunen sailkapena eta antolaketa ere, batik bat kontuan hartuz haien funtzionamendua eta ingurunerako moldaera.

Geologiak ikuspegi global eta bateratu bat ematen die aurreko etapan ikasitako hainbat gairi eta fenomenori; adibidez, modu integratuagoan jorratzen dira arroka mota desberdinak, edo erliebearen sorrera eta bilakaera.

Geologiaren oinarria plaka-tektoniken teoria da. Hortik abiatuz lantzen dira Lur barneko osaera, egitura eta dinamika, eta, ondoren, hango agerraldiak eta ondorioak (ozeanoen hedapena, ozeanoen eta kontinenteen jatorria, mendikateen sorrera, magmatismoa, metamorfismoa, arrisku geologikoak...), kontuan hartuz plakak aldarazten dituzten eragileen mugimenduak eta bilakaera, hau da, kanpo-geologiako prozesuak


HELBURUAK:


Honako hauek dira ikasgaiari dagozkion etapa honetako helburuak:

1.– Biologiaren jakintzak hainbat testuingurutan erabiltzea, eta eguneroko egoeretan aztertzea zientzia horrek zer harreman duen teknologiarekin, gizartearekin eta ingurumenarekin, gizakiak dituen arazo lokalei eta globalei buruzko erabakietan herritar gisa parte hartzeko, bizitza pertso- nala eta soziala hobetzen laguntzeko, ingurumena mantentzen, babesten eta hobetzen laguntzeko eta, funtsean, gizaki guztientzako etorkizun egokia eta jasangarria eraikitzeko.

2.– Problemak identifikatzea, planteatzea eta konpontzea, ikerketa txikiak egitea –bakarka edo taldeka–, gero eta autonomia gehiagorekin erabiltzea zientzien estrategiak, eta lan zienti koa saiakuntzaren eta sormenaren bidez egiten dela ohartzea, modu kritikoan eta testuinguruaren barruan ekin ahal izateko interes zienti koa edo soziala duten eguneroko egoerei.

3.– Informazio zientifikoa bilatzea, interpretatzea eta adieraztea terminologia egokia eta hainbat euskarri eta baliabide erabiliz –analogikoak nahiz digitalak–, modu zehatzean, arrazoituan eta kritikoan komunikatu ahal izateko Biologiarekin lotutako gai zientifiko, teknologiko eta sozialei buruz.

4.– Azalpenezko eskemak eginez harremanetan jartzea. Biologiaren kontzeptu, teoria eta modelo nagusiak eta orokorrak jakintza multzo koherentetan, eta eskema horiek autonomiaz erabiltzea sistema biologiko eta geologiko nagusiak interpretatzeko –zientzian nahiz eguneroko bizian–, eta zientziaren adar horiek duten garapenaren ikuspegi global bat edukitzeko.

5.– Biologia etengabe eraikiz doala ohartzea, hipotesi eta teoria kontrajarriak aztertzea eta konparatzea, bai eta debate zientifikoek giza jakintzari egindako ekarpenak balioestea ere, era horretan pentsamendu kritikoa garatzeko, zientziak pertsonen prestakuntza integralerako balio duela konturatzeko, eta gizartean eta ingurumenean dituen ondorioak balioesteko.

PROZEDURAK

Ebalualdi guztietan, proiektuak, praktikak, quiz-ak, azterketa objetiboak izango ditugu.

Gainera nota igotzeko erronka batzuk proposatuko dira.

Kalse-ordua.

Klaseak txirrinarekin hasten dira, momentu horretarako materiala prest eduki behar da: koadernoa, boligrafoak, eta abar. Holako material falta negatiboak suposatuko dira, eta jarrera notan apuntatuko dira. Klaean isiltasunean egotea beharrrezkoa da, zalantzak argitzen dira momentu aproposetan, euskera erabiltzen.

Klase-mota

  • Terorikoak; Irakasleak materia azalduko du eskemak erabiltzen gehi ahozko azalpena ematen, bitartean ikasleek apunteak hartu beharko dituzte.

  • Proiektuak; Klase hauetan, informazio bilketa ordenagailuaen bidez lan egingo da. Txostena entregatzeko araudi konkretua dago.

  • Praktikak: Praktikak laborategian emango dira, material batzuk etxetik ekarriko ditugu.

  • Irteerak: Irteerak ere klaseak dira. Azlapen teorikoak izango dituzte gehi esperimentazioa, gehi froga bat. gero txosten bat entregatu behar da.

Beste lan motak:

  • Apunteak; Apunteak hartzea oso garrantzitsua da kurtso honetan eta argibeak jarraitzea oso importatea da.

  • Erronkak; Erronkak lan pertsoanalak dira, batzutan testuak eta beste batzutan frogak edo esperimentu txikiak etxean egiteko. Hauek ebalualdiero ez badituzue egiten, kurtsoaren amieran nota igotzeko lan orokorra ezin izango duzue egin.