1. taldea
ZER EGINGO DUGU GURE HERRIKO ARRANTZALE IZAERA EZ GALTZEKO?
Kaixo, gu Kattalin, Ane Frias, Amets eta Naima gara eta oriotartasunari buruzko irrati saio bat egin dugu. Proiektu hau egitean hainbat pertsona ezagutu ditugu: Xanti Peiro arrantzari ohia, Jexuxi, Maria Angeles eta Ana Mari saregile ohiak eta Rosi Lazkano bertsolaria. Horiengandik asko ikasi dugunez beraiengan oinarrituta hiru pertsonaia sortu ditugu: Guriñe Arruti (bertsolaria), Joxe Antonio Manterola (arrantzalea) eta Angelica Iñarra (saregilea).
Baina proiektu guzti hau egin aurretik hainbat gauza egin ditugu: posterrak, galderak elkarrizketarako eta, elkarrizketak.
2. taldea
Kaixo, gu Xuban, Andoni, Ane eta Lucia gara.
Zer egin behar dugu gure arrantza ohiturak ez galtzeko?
Gure asmoa, hori bultzatzeko, Orioko arrantzale, saregile eta musikarien lotura arrantzaren munduarekin duten berri ematea da. Horretarako, podcast bat egin dugu. Lehenengo, Xanti Peirorekin hitz egin genuen (arrantzalea), gero Rosi Lazkanorekin (bertsolaria), eta azkenik hiru saregileekin (Mariangeles, Jexuxi eta Anamari).
ZER DA ORIOKOA IZATEA?
Azkenean, beraiek kontatutakoa idatzi, eta horrekin, Oriokoa izatea zer den azaltzen duen irratsaio bat sortu dugu.
Irratsaioaz gain, beste lan batzuk ere egin ditugu (denak irratsaioa egiteko).
Elkarrizketak Xanti Manterola, Roxi Lazkano, Mariangeles, Jexuxi eta Ana Mari-ri egin dizkiogu.
Malen, Inhar, Dana, Danel Manterola Aizpurua
Kaixo, guk, ikastolarekin oriotartasunaren buruz proiektu bat egin dugu. Proiektua egiteko informazioa behar genuen, horregatik, arrantzaleekin, saregileekin eta bertsolariekin elkar hizketak egin ditugu. Informazio horrekin bideo bat egin dugu oriotartasunarena.
Orion arrantza zen lanbide nagusia baina orain galdu egin da, horregatik, umeak lanbide hau ezagutzera eraman nahi ditugu.