EKINTZAK
Agerian kronologikoki
Bilbao Ekintzak eta Txurdinaga Behekoa BHIk espiritu ekintzailea sustatzeko programa berritzaile bat sortu dute, elkarrizketen bidez pertsona ekintzailea ikusarazteko eta ingurune erreal batean ikaskuntza- espazioak sortzeko.
Bilbao Ekintza e IES Txurdinaga Behekoa cocrean un innovador programa para fomentar el espiritu enprendedor mediante conversaciones para visibilizar a la persona emprendedora y generar espacios de aprendizaje en un entorno real.
BILBAO EKINTZArekin lankidetza proiektu batean
Dekorazio ikasleek, laster martxan jarriko den jatetxe baten barne diseinu proposamenak aurkeztu dituzte Bilbao ekintzarentzako.
2023.03
DEKORAZIO IKASLEAK BILBAO EKINTZAREKIN LANKIDETZA PROIEKTU BATEAN
Ikasleak neurriak hartzen eta proiektuaren lokala aztertzen, haien dekorazio eta barne diseinuko proposamenak aurkezteko.
Jarduera Txurdinaga Behekoa BHIren eta Bilbao Ekintzaren arteko lankidetza-proiektu baten parte da. Erakunde hori arduratzen da lokala egokitu behar duten ekintzaile berriak dekorazioko ikasleekin harremanetan jartzeaz, ikasleek benetako proiektu baten gainean lan egin dezaten, eta, horrela, bi aldeak aberastu daitezen lankidetza horrekin.
DEKORAZIO ZIKLOKO IKASLEAK BILBAO EKINTZA EZAGUTZEN
Dekorazio zikloko taldeak, abenduan, Bilbao Ekintzak dituen Auzo factory instalazio erakargarriak ezagutu zituen Bolueta auzoan. Bilbao Ekintzak, Bilboko udaletxeko entitate publikoak, ekintzaile berriak laguntzen ditu bere lehen kudeaketetan, eta zerbitzu ugari eskaintzen ditu udalerrian enpresa berriak sortzeko. Eskaintzen dituzten zerbitzu guztiak ezagutzeko, Marina Acosta barne diseinatzaileak (Home Staying Bizkaia) hitzaldi bat eman zien bere lehen pausoak eta hasierako kezkak azalduz. Ikasleak oso gustura egon ziren, eta asko ikasi zuten Marinaren esperientziaz, eta Bilbao Ekintzaren Auzo factoryren filosofiaz. Oso interesgarria iruditu zitzaigun, eta beraiekin esperientzia berri gehiago partekatzeko asmoa dugu.
Dekorazio zikloko ikasleek EGURTEK bisitatzen dute.
Egurtek egurraren arkitekturari eta eraikuntzari buruzko topagunea da, Penintsula Iberikoan bakarra, non egurraren erabilera eta teknikak ere, oro har, eztabaidatzen diren, Ikasleek asko ikasi zuten bertan.
2021-22 IKASTURTEKO LANEN ERAKUSKETA
Kurtso bukaera dela eta Dekorazio Lanen Proiektuak eta Zuzendaritza zikloko ikasleek beraien ikasturteko azken lanak erakusketa batean bildu dituzte.
2022.06
RAQUEL LAZARO BARNE DISEINATZAILEAREN HITZALDIA
Raquel Lázaro barne diseinatzaile, gremioen koordinatzaile eta Lázaro estudio-ko sortzaileak hitzaldi bat eskaini zien zikloko ikasle eta irakasleei, obra antolatzeak eta aurrekontua berritze-proiektu batean menperatzeak duten garrantziaren inguruan.
Bere esperientzia, adibideak eta anekdotak baliagarriak izan ziren lanbidearen jarduna ikasgelara hurbiltzeko.
2022.05
BILBOKO ITSASADARRETIK HIRIKO ARKITEKTURA
Maiatzaren 3an Iñaki Uriarte arkitektoarekin batera Bilboko hiriaren transformazioa ezagutu dugu itsasadarretik txango baten bitartez.
2022.05
Bilboko arkitektura Eta hirigintza aztertzen
Maiatzean Bilbo Hiriaren arkitektura eta hirigintzaren transformazioa aztertu dugu, horretarako udala bisitatu, eta Susana Ruiz, hirigintzako teknikariaren eskuz, hiriak jasandako aldaketak eta plangintza berriak ezagutu ditugu.
2022.04
EZENATOKI BATEN PROIEKTUA, BURUTZEA ETA MUNTAKETA
zelosia, ADIERAZPEN BOLUMETRIKOA
Dekorazio-zikloko bigarren mailako ikasleek zelosia bana sortu dute.
Zelosia, latineko zelus (zerua) hitzetik datorren hitza, 1 elementu arkitektoniko apaingarri bezala, "Baoak ixteko zulatutako taula" bat da, 2 leiho eta balkoi bezala, ikustea eragozten duena, baina argia eta airea ikusten eta sartzen uzten duena.
Bere ohiko itxura, egurrezko listoi finak sareztatzearena da, baina beste material batzuena izan daiteke, harria, egur sintetikoa, plastikoa edo metala kasu. Halaber, saretatzat hartzen dira antzeko leiho edo zulo bat partzialki ixten duten harrizko marrazkiak edo obrako beste material batzuk.
2021.04"hotel design" erakusketa
Bizkaiko Barne Dekoratzaile eta Diseinatzaileen Elkargo Ofizialari buruzko hitzaldia
Zeramika barnealdeen (eta kanpoaldeen) diseinuan
HOTELA PROIEKTUA
Eraikuntza abstraktuak
“Nola egin dekorazio-proiektu bat” erakusketa
zineforum
IKASLEAK AZKUNA ZENTROAN
Dekorazio zikloko bigarren mailako ikasleak Azkuna zentroan egon ziren azaroaren 6an bisita gidatu bat egiten.Bisitaren asmoa gure hirian dagoen eraberritze proiektu interesgarri bat zuzenean eta sakonean ezagutzea zen. Philippe Starckek proiektua egiteko dituen asmoak aztertu genituen aurretik, eta nola gauzatu diren ikusi genuen zuzenean.
2020.11
Apalategi baten diseinua
chillidaleku
ONDARRETA altzariak
IGNACIO GoItia-ren erakusketa
Barrokoa ikasi ondoren, otsailean Rekalde aretora joan ginen Ignacio goitiaren artelana ezagutzeko.2020.03zaragozako VII. altzari azoka
BILBAO BIZKAI DESIGN WEEK #BBDW19
2019.11