24/25 STEAM PROIEKTUA - LORATEGI BERTIKAL JASANGARRIA
Kaixo lagunak!
Aurtengo STEAM proiektuak institutuan lorategi bertikal jasangarriak egitean datza.
Proiektua, nahiz eta institutu osoan eragina izan, 1. mailako ikasleek burutzeko pentsatuta dago. Lan handiena teknologia eta digitalizazio irakasgaian egingo dute, lorategiaren diseinua eta muntaketa irakasgai horretan egingo dutelarik.
Honekin batera, matematika eta natur zientziak irakasgaietan eremuka lan egiten daudenez, horietan lorategiaren inguruko jarduera batzuk egitea ere pentsatuta dago.
1. mailako ikasleen parte hartzearekin bukatzeko, plastika orduetan lorategia margotu eta apainduko dute.
Proiektua borobildu nahian, 4. mailako ikasleen parte hartzea ere sustatuko dugu, teknologiako ikasleek ureztatze automatikoa diseinatuko dutelarik.
Proiektuaren interdisplizinitatean are gehiago sakonduz, Agenda 2030 proiektutik bideratuta, 1. mailako ikasle guztiek 2. ebaluazioan Euskal Herriko Hazien Sareko kideek emandako formaluntza jasoko dute, lorategian landatu ahalko diren landareen inguruan.
Ikusten duzuen moduan, proiektu interesgarria izango da eta insitutuko gainontzeko ikasleen parte hartzea ere espero dugu, hala nola, gela egonkorreko ikasleak, edota 2. eta 3. mailako ikasleak ere.
Ondoko irudietan lortegiaren ideia bat eta proiektuaren faseen laburpen txiki bat ikus ditzakezue!
Zer da STEAM hezkuntza?
1. Uztartu egiten ditu zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika, Artearekin eta Humanitateekin lotuta.
2. Oinarrizko konpetentziak garatzen ditu, bai zeharkakoak, bai diziplina-konpetentziak.
3. Ahaldundu egiten ditu ikasleak, gure gizartearen erronkei arduraz aurre egin diezaien.
4. Honako hauek dira helburuak:
Bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzea
Ikasleen STEM gaitasunak hobetzea, eta
Ikasleak bultzatzea, haien inguruko mundua eraldatzen modu aktiboan parte har dezaten
STEAM proiektua Sopela BHI-n
Badaramatzagu urte batzuk lanean!
Gure STEAM eskola-proiektua zientziaren, teknologiaren, ingeniaritzaren, artearen eta matematikaren diziplinak irakaskuntzan integratu nahi dituen hezkuntza-ekimena da. Diziplina arteko ikuspegi horren helburua da gaur egungo eta etorkizuneko munduko erronkei aurre egiteko gaitasunak eta ezagutzak dituzten ikasleak prestatzeko beharrari erantzutea.
STEAM proiektuaren helburua da XXI. mendean garapen teknologiko eta ekonomikorako erabakigarriak diren arloetan trebeziak eta ezagutzak dituzten ikasleak prestatzeko beharrari erantzutea. Hezkuntza tradizionalak ez die beti uzten ikasleei ulertzen jakintza-arloen arteko harremana baina STEAMek, berriz, globalki lantzen ditu gaiak, eta proiektu eta problema errealak erabiltzen ditu diziplina desberdinetako ezagutzak integratzeko.
STEAMen eragina esanguratsua da, ikasleak lan-merkaturako eta bizitzarako prestatzen lagundu ditzakelako, gero eta teknologikoagoa eta globalizatuagoa den gizarte batean. Sormena, lankidetza eta arazoen konponketa sustatzean, STEAM proiektuak ikasleen motibazioa eta ikaskuntzarekiko konpromisoa ere hobetu ditzake. Gainera, berrikuntzan eta sormenean oinarritutako ikuspegiak mundu errealeko arazoei irtenbideak bilatzera eta gizarte iraunkorragoa eta bidezkoagoa sortzen laguntzera bultza ditzake ikasleak.
Proposatzen den proiektua Bizkaiako kostaldean dagoen terreno batean etxoletan banatzen den ostatu baten maketa diseinatu eta eraikitzea da, arkitektura bioklimatikoa eta eraginkortasun energetikoa kontutan izanik. Kalitatezko eta hurbileko elikadura eskeiniko dituena eta hainbat jarduera egiteko aukera baita ere, adibidez: zirku ikastaroak, kalistenia entrenamenduak, yoga eskolak, ibilbideak inguruetatik… Ostatu hau ezagutzera emateko horretarako propio egindako web orri bat diseinatuko eta argitaratuko da.
Erronka honen bitartez gure DBH-ko 4. mailako ikasleek euren ikasketa prozesua garatzen joango dira jakintza gai desberdinetatik datozen irakasleen laguntzaz. Hau da, diziplina desberdinak ikaste prozesuaren zerbitzura jarriko dira. Gure kasuan besteak beste: Biologia/geologia, teknologia, matematika, digitalizazio eta heziketa fisikoa.
Proiektuaren helburu espezifikoen artean honako hauek daude:
Baliabide naturalak ahalik eta gehien aprobetxatuko dituzten eta energetikoki eraginkorrak izango diren etxolen maketak diseinatzea eta eraikitzea.
Bezeroei elikadura osasungarria eta hurbilekoa eskaintzeko, bertako eta sasoiko produktuak erabiliz sortutako menuak diseinatzea.
Ostatu-hartzaileen ongizate fisiko eta emozionala sustatzen duten hainbat jarduera eskaintzea, errutina eta ikastaroak diseinatuz eta prestatuz, hala nola zirku, kalistenia eta yoga eskolak.
Ostatu-hartzaile posibleen artean ezagutzera emateko balioko duen web orri baten diseinu eta inplementazioa, non bere filosofia, ezaugarriak, eskeintzak, jarduerak, etab. agertuko diren.