FINLANDIA

BIDAIAREN MEMORIA

Erasmus+ programaren barruan, ikastetxeko bi irakasle, Josune (euskarako mintegitik) eta Miren (Historiako mintegia) Finlandiara abiatu ziren 2022ko apirilean formakuntza bat jaso eta Helsikiko ikastetxeak bixitatu eta ezagutzera! Izan ere, hezkuntza-sistema eredugarrienetako bat duen herrialdea da Finlandia eta PISAko datuen harira kalitatezko hezkuntzaren ikur bilakatu da munduan.

Ikastaroak (‘Benchmarking Education in Helsinki’) egungo hezkuntza-sitema finlandiarraren oinarri, zutabe eta ezaugarriak izan zituen hizpide. Klase teorikoekin batera, partaideek hiru ikastetxe bixitatzeko aukera izan zuten bertako izuzendaritza-talde eta irakasleen eskutik: Lehen Hezkuntzako bi eskola eta Bigarren Hezkuntzako Institutu bat.

Oro har, Finlandiako hezkuntza-sistemaren bi zutabe nagusiak berdintasuna eta kalitatea direla esan dezakegu, eta hezkuntza-sistema bera herrialdearen ongizatearen eta garapenaren oinarri.

70eko hamarkadan Hezkuntzari zentralitatea ematea erabaki zuten eta erreforma sakona egin. Harrezkeroztik, boterean aldaketak egon diren arren, politikariek adostasunari eutsi diote oraindaino. Komunitate osoak babesten du bere hezkuntza-sistema: politikariek, komunikabideek, herritarrek, gurasoek eta irakasleek.

Hauexek dira Hezkuntza sistemaren ezaugarri azpimarragarriak:

- Publikotasuna eta doakotasuna: Hau da Finlandiako hezkuntza definitzen duen ezaugarri garrantzitsuenetariko bat. Ikastetxe gehienak publikoak dira: %99. (%1 bakarrik pribatua). Ikasle guztiek aukera berberak izatea lehenesten da.

- Haurra eta haren zaintza nahiz heziketa gizartea antolatzeko moduaren erdigunean jartzen saiatzen dira, eta ikasle orok prestakuntza altua izateko duen eskubidea bermatzen da.

- Zailtasunak dituzten ikasleei laguntzeko estrategia zehatzak diseinatu dituzte.

- Ikastetxeen autonomia: Zentroek askatasun handia dute Finlandian.

- Prestigio handia duen lanbidea da irakasleena Finlandian. Irakasleei askatasun eta konfiantza handia ematen zaie euren lanean.

- ‘Behetik gora’-ko sistema: Eskolak erabakitzen du zer behar duen. Erabaki asko behetik gora hartzen dira.

- Bestelako ezaugarriak: Ikasleen aniztasuna zaintzea, inklusioa, aukera berdintasuna, ikasleak duen protagonismoa, ardura, autonomia

Bidaia pedagogikotik bueltan, Erasmus+ programan parte hartutako beste irakasleekin ideiak eztabaidatu eta amankomunean jarri ondoren, proposamen bat luzatu zitzaion Zuzedaritza-taldeari. Klaustro osoarekin ere partekatu zen Finlandian ikusi eta ikasitakoa.


ARGAZKIAK