Urte hasieran Elgoibarreko IMH canpusera joan ginen. Bertan, Euskadiko bilakaera industriala nolakoa izan den ikusteko aukera izan genuen. Jarraian, erronka bat proposatuta, teknologiaren bidez irtenbidea eman genion. Horretarako diseinu bat egin genuen eta produktu hori egiteko erabili beharko genukeen materialik aproposenak aztertu genituen. Ondoren, fabrikatze eta muntatze prozesua errealitatean nolakoa izanko den ikusi genuen eta produktua lortzeko teknologiak nola uztartzen diren aztertu genuen.