Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia norberaren pentsamendurako eta jakintzaren eremu guztietan ezagutza eraikitzeko oinarria da. Horregatik, hizkuntzak ezagutza-arlo bakoitzeko diskurtso-genero espezifikoetan duen funtzionamenduari buruzko hausnarketa esplizituari lotuta dago haren garapena, bai eta ahozkotasunaren, signazioaren edo idazketaren erabilerei ere, pentsatzeko eta ikasteko.
Ikasle guzitei konpetentzia garatzeko aukerak eman nahi dizikiegu. Hezkuntza jasotzeko aukera guztiek izatea ekarriko du eta benetako integraziorako, aukera-berdintasunerako, erabateko parte-hartzerako eta eskola-arrakastarako bidea markatuko du. Ikaskuntzarako garapen unibertsala hartuko da aintzat irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan.
Zenbait diziplina elkarren artean erlazionatuta daudela argi dugu. Horregatik disziplinartekotasuna bultzatzen duten ataza globalizatuak aurrera eramango ditugu ikasleen esperientziak eta ikaskuntzak bateratzeko. Momentuz, hiruhilabetean behin.
Arreta berezia jarri behar zaie ikasleen ongizate emozionalari. Tutorea 12 ordu astean egongo da taldean, beraz, bizikidetza egoki kudeatzeko aukera izango du. Bestalde, ikasketa kooperatiboa metodologia ezarriko dugu, beste helburu batzuen artean talde kohesioa hobetzeko.