Simulazioak on-line
HHS
HHS (elongazioa eta abiadura) ("Damping" kutxatilan 0 balioa jarri marruskadura ez eukitzeko)
UHINAK
Uhin harmoniko unidimentsionala ("Indargetzea" kutxatilan 0 % balioa jarri marruskadurarik ez eukitzeko eta "Oszilazioa", "Amaierarik gabe" eta "Mantso" aukerak hautatu)
Otsailak 2, Bigarren batxilergoko fisika ikasten duten ikasleak 2.B-koekin batera, Arte Ederren Museora APOLLO 11 (Todd Douglas Miller, 2019) izeneko filmea ikustera joan ziren. Donostia International Physics Center-ek, Euskadiko Filmategiak eta Donostia Zinemaldiak “Zinema eta Zientzia” zikloaren 5.edizioaz aukera izan dugu parte hartzeko eta gure ikasleek gustura asko hartu zuten.
ARGIAREN ENIGMA
José Ramón Etxebarria Bilbao egun hauetan gure artean izan dugu. Gure institutura etorri da 2.mailako FISIKA ikasleei ARGIAri buruzko hitzaldi bat ematera.
Ordu batean ARGIAREN ENIGMAra hurbildu gaitu eta historian zehar zientzilariek argiaren izaerari buruzko emandako teoriak aurkeztu dizkigu.
José Ramón Etxebarria , UPV/EHU-ko Zientzia Fakultatean Fisika irakasle hasi zenean, hemen Botikazarren izan zen. Zientzia fakultatea gure institutuan egon zen Leioako egoitzak egin arte.
1948an Gernikan jaioa, Jose Ramon Etxebarriak Industria Ingeniaritza ikasi zuen Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolan, eta 1987an EHUn doktoratu zen. 1973an Udako Euskal Unibertsitatearen sorkuntzan parte hartu zuen, eta bertako irakasle izan zen. EHUko Bilboko Unibertsitateko Zientzia Fakultatean eta Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolan klaseak eman zituen, 2018an erretiroa hartu zuen arte.
Zientzia eta teknologiarekin lotutako testuak euskaraz lantzen aritu da bere ibilbide osoan.
Itzulpengintza eta hezkuntza- eta dibulgazio-liburuen edizioa ere landu ditu. Erretiroa hartu zuenetik, ‘Wikilari’ gisa jardun da fisikarekin lotutako esparruan.
Eusko ikaskuntzak, 2020.ko Urrian, Manuel Lekuona saria eman dio berak egindako ekarpen nabarmenagatik euskararen normalizazioan zientzietako goi-mailako hezkuntzan.