Urtarrilean zehar EKONOMIA ikasgaian dauden ikasle guztiek Laboratorium Museoa (Bergara) bisitatu zuten ekonomia zirkularrari buruzko kontzeptu gehiago lan egiteko eta batez ere, ildo honetako esperientzia berriak ezagutzeko.
Abenduan UNRWA erakundearen kideak Ekonomia ikasgaian dauden ikasleekin egon ziren Palestinari buruz hitz egiteko. Hitzaldi honetan, batez ere, Palestinako errefuxiatuei buruz hitz egin zieten
Abenduan VICENTE FERRER fundazioari esker Ekonomia ikasgaiaren ikasleek antzerkiaren bitartez bidezko merkataritzari buruzko ezaugarriak ikasi zituzten. Oso dibertigarria izan zen!!
CEMENTOS REZOLA
Azaro eta Abenduan Ekonomia ikasgaiaren ikasleek CEMENTOS REZOLA enpresa bisitatu dute
Azaroan Ekonomian dauden ikasleek Buenos Aireseko ikasle batzuekin hitz egin zuten. Gai desberdinak atera ziren, haien artean, memoria historikoa, egoera ekonomikoa, inflazioa, aisialdia e.a. Oso interesgarria izan zen!
Genaro Iglesiasek, Vicente Ferrer Fundazioaren boluntarioak, Ekonomia ikasgaian dauden ikasleei hitzaldi bat eskaini zien. Hitzaldi honetan Indiako egoera, hango kasta eta erakundearen laneei buruz eztabaidatu zuen.